Imanol Pradalesek Euskadik behar duen segurtasun integralari buruz "konplexurik" eta "taburik gabe" eztabaidatzeko deia egin du
"Gure ardura da 2026-2030 Segurtasun Plan Integrala egitea", Imanol Pradales
Imanol Pradales Lehendakariak eman dio hasiera aste honetan, Bilboko Euskalduna Jauregian, Basque Segurtasun Foroari, Euskadiko Segurtasun Integralaren kontzeptuari buruzko hausnarketa estrategikoaren prozesuari. Urtebeteko iraupena izango du, eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sustatuko du. Horretarako, beharrezko eragile guztien inplikazioa lortzen saiatuko da, Euskadiko Segurtasun Integralari eta euskal gizarteak hainbat esparrutan, hala nola justizian, zibersegurtasunean, ekitaldi jendetsu handietan, autobabesean, larrialdi klimatikoetan, enpresen segurtasunean edo herritarren segurtasunean, aurre egin beharko dien erronkei buruzko diagnostiko partekatu bat lortzeko.
Euskalduna Jauregiko inaugurazio-jardunaldian izan dira, besteak beste, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea, Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ahaldun nagusiak, Juan Mari Aburto eta Eneko Goia Bilboko eta Donostiako alkateak eta Euskadiko gizarteko hainbat arlotako ordezkariak.
Lehendakariak Euskadiko segurtasunaren eztabaida "konplexurik eta taburik gabe" irekitzeko deia egin du, Euskadiko hainbat esparrutan segurtasun integrala lortzeko. "Segurtasuna lehentasun soziala da. Horregatik, honen ingurua konplexurik gabe eztabaidatzea eskatzen dut. Ezagutza eta esperientzia lehenestea, tabuak alde batera uztea eta ekimen eta irtenbide eraginkor eta partekatuak aurkitzen saiatzea", adierazi du.
Halaber, "Euskadin gaur egun ditugun gaitasun politikoak nahikoak diren edo zabaldu eta hobetu behar ditugun" hausnartzearen alde agertu da, "segurtasun integralaren erronkari aurre egiteko"
Halaber, "Euskadin gaur egun ditugun gaitasun politikoak nahikoak diren edo zabaldu eta hobetu behar ditugun" hausnartzearen alde agertu da, "segurtasun integralaren erronkari aurre egiteko".
Lehendakariak azpimarratu duenez, “kontzientzia hartzeko eta gure segurtasun integrala indartzeko arrazoi sendoak ditugu. Errealitate berri bat bizi dugu eta horretara egokitu behar dugu". Nabarmendu duenez, "segurtasunik gabe, ez dago ongizaterik", eta Eusko Jaurlaritzaren inplikazioa nabarmendu du, "pertsonen eta gizarte osoaren osotasuna eta ongizatea arriskuan jar ditzaketen egoerak prebenitzeko, geldiarazteko eta horiei aurre egiteko prest egoteagatik". Halaber, Lehendakariak nabarmendu duenez, "gure ardura da 2026-2030 Segurtasun Plan Integrala egitea".
JARDUNALDIAREN AMAIERA
Bestalde, jardunaldiari amaiera emateko ekitaldian Bingen Zupiria Segurtasuneko sailburuak nabarmendu duenez, “segurtasuna eta herritarrek segurtasunaz duten pertzepzioa funtsezko faktoreak dira gure gizarteetan, ongizatea, bizi-kalitatea, erakarpena eta aurrerapena ziurtatzeko. Are gehiago zalantzaz betetako garai hauetan. Euskadi herrialde segurua da, baina ukaezina da mehatxuak eta arriskuak bizitzaren arlo guztietan daudela, herritarren segurtasunetik hasi eta ziberespaziora arte, eta behar bezala kudeatu behar ditugu segurtasun hori indartzeko”. “Segurtasun integrala oinarrizko kontzeptua da gizartea kohesionatzeko eta elkarbizitza sendotzeko”, erantsi du Zupiriak.
Temas
Más en Política
-
Sánchez pone fin a un Comité Federal de ocho horas defendiendo su gestión y con un dardo a Felipe González
-
Feijóo, reelegido presidente del PP con el 99,24% de los votos
-
Andueza llama a "la concordia" y a "no precipitarse" y dice que "respetará cualquier decisión que adopte" Pedro Sánchez
-
Feijóo apuesta por la centralidad y presenta su "manual de decencia" con aviso a Sánchez y PSOE: "¡Los vamos a arrasar!"