Jaurlaritzak 2025-2030 aldirako Mugiment ekintza planaren berri eman du Legebiltzarrean
"Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Programako ardatzetako bat, lehena, pertsonak erdigunean jartzea eta euskal gizartean ongizatean haztea da"
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak 2025-2030 epealdirako Mugiment ekintza planaren zehaztasunak eman ditu Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol batzordean, batzordekideen ekarpenak jasotzeko.
Datozen asteetan Mugiment Mahaiko kideekin ere batzartuko da Bengoetxea, jarduera fisikoaren sustapena bultzatzea helburu duen planaren berri emateko eta euren proposamenak jasotzeko, plana indartzeko asmoz.
"Legegintzaldi honetan, Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Programako ardatzetako bat, lehena, pertsonak erdigunean jartzea eta euskal gizartean ongizatean haztea da", adierazi du Bengoetxeak Legebiltzarrean.
Izan ere, bere hitzetan, erronka demografiko bati aurre egin behar zaio: "Gizartearen bizi itxaropena handitzeak biztanleriaren adinekoen proportzioa handitzea ekarri du eta lehentasunezko erronka izango da zahartzarora ahalik eta osasuntsuen eta bizi kalitate altuenarekin iristea".
"Pertsona orok bizitza aktiboa izatea ahalbidetzen duten ingurune seguru eta egokiez eta aukera ezberdinez gozatu ahal izango duela bermatzea"
Helburu hori lortzeko bidean, Jaurlaritzak '2025-2030: Mugiment Ekintza Plana' osatu du, "gure gizartearen ongizate integralerako eta euskal komunitate osasuntsuago baterako tresna izango den plana".
BALORAZIOA
Bengoetxeak azaldu duenez, Mugiment ekintza planak herritarren jarduera fisikoaren maila hobetzen lagundu nahi du, eta duela urte batzuetatik hona egiten ari den bidean urrats berri gisa ulertu behar da.
Ekintza planaren helburua definitzeko, zera adierazi du Bengoetxeak: "Pertsona orok bizitza aktiboa izatea ahalbidetzen duten ingurune seguru eta egokiez eta aukera ezberdinez gozatu ahal izango duela bermatzea, norbanakoen zein komunitatearen osasuna hobetzeko eta Euskadiko garapen sozial, kultural eta ekonomikoan laguntzeko".
Planaren leloak GAPPA planak proposatutakoa (More active people for a healthier world - Jende aktiboagoa mundu osasuntsuago baten alde) eta Euskadi 2030 Osasun Planak proposatutakoa (Euskadi osasungarriagoa) jasotzen dituela azaldu du: "Pertsona aktibo gehiago Euskadi osasuntsuagorako".
Hain zuzen ere, hori da planaren ikuspegi nagusia, eta horren barruan, zazpi dira printzipio gidariak: giza eskubideen ikuspegia, ekitatea bizitza osoan, ebidentzian oinarritutako jarduna, unibertsaltasun proportzionala, politika koherentzia eta osasuna politika guztietan, agintari, gizarte, familia eta komunitateak inplikatzea eta ahalduntzea, eta sektore anitzeko lankidetzak.
Temas
Más en Política
-
Servinabar rompe su silencio: asegura que Cerdán nunca ha tenido acciones de la empresa
-
Koldo García cambia de abogado días antes de declarar en el Supremo tras el estallido de la presunta trama de obras
-
Sospechas de que el hermano de Koldo era su testaferro: "No puede ser que en dos años y medio ni se le haya buscado un trabajo a mi mujer y a mi hermano"
-
Sánchez rechaza en una carta al secretario general de la OTAN aumentar el gasto en defensa al 5 %: "No es razonable"