Jaurlaritzak turismo arloko lankidetza hitzarmena sinatuko du datorren astean Mexiko Hiriarekin
Nazioarteko turismoa erakartzea da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren turismo estrategiaren helburu nagusietako bat
Javier Hurtado Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua eta Daniel Solana Basquetour Turismoaren Euskal Agentziako zuzendaria Mexiko Hirian izango dira maiatzaren 14an eta 15ean, bertako Turismo Idazkaritzarekin lankidetza hitzarmena sinatzeko eta Euskadi helmuga turistiko gisa sustatzeko jarduera egiteko.
Relacionadas
Jaurlaritzatik gogorarazi dutenez, nazioarteko turismoa erakartzea da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren turismo estrategiaren helburu nagusietako bat.
Jaurlaritzarentzat, urruneko turista "bereziki funtsezkoa" da turismo estrategiarako, egonaldia luzatzen, desestazionalizatzen eta lurralde osoan zehar fluxuak mugitzen laguntzen duelako
"Historian lehen aldiz, Euskadik bi urtez jarraian lortu du bost hilabetez jarraian nazioarteko bisitari gehiago izatea bisitari nazionalak baino, nazioarteko sustapenean egindako ahaleginari eta eragileekin batera abiarazitako lankidetza estrategiei esker", naabrmendu dute.
Hain zuzen, nazioarteko turismoa %7 hazteagatik handitu zen turismoa 2024an, Espainiar Estatuko turismoa egonkor mantendu baitzen.
IRITZIA
Jaurlaritzarentzat, urruneko turista "bereziki funtsezkoa" da turismo estrategiarako, egonaldia luzatzen, desestazionalizatzen eta lurralde osoan zehar fluxuak mugitzen laguntzen duelako.
Datuek adierazten dutenez, ibilbide turistikoak egiteko joera handiagoa dute nazioarteko turistek bertakoek baino (%65), eta gehiago gastatzen dute erosketetan zein jardueretan.
Hori dela eta, Hurtadok lankidetza hitzarmena sinatuko du datorren astean Alejandra Frausto Mexiko Hiriko Turismo idazkariarekin, 'Turismo arloko akordio-memoranduma' izenburupean, turismoa sustatzeko eta esperientziak trukatzeko ekintzak koordinatzeko.
Gainera, Turismo sailburuak eta Basquetourreko zuzendariak bilerak egingo dituzte, lehenbizi Mexikoko prentsa espezializatuarekin eta agentziekin, eta bigarrenik, turismo eragile eta bidaia antolatzaileekin, Euskadi sustatzeko eta turismo eragileekin harremanak egiteko.
Temas
Más en Política
-
El traslado de Abaunza deja a ‘Ata’ como el último preso de ETA en Francia
-
Lakua y Moncloa firmarán in extremis los traspasos pactados pero faltan una decena
-
El ministro Torres asegura que ya ha dado suficientes explicaciones sobre la compra de mascarillas
-
Euskadi podrá formalizar operaciones de endeudamiento a largo plazo por un máximo de 1.236 millones