Jaurlaritzak bederatzi gazte auzolandegi antolatu ditu udarako 241 plazarekin
Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzak Auzolandegiak programa antolatu du aurten ere, jatorri desberdineko gazteek udan 15 egunez ikuspegi soziala duen lanean parte har dezaten borondatez eta eskuzabaltasunez, eta bederatzi auzolandegi eskainiko ditu, 241 plazarekin.
Zehazkiago, ekimenaren antolatzaileek jakinarazi dutenez, bi eremu mota egongo dira adinaren arabera: bost eremu adinez helduak diren gazteentzat izango dira (18-26 urtekoentzat, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat izan ezik, 30 urte bete arte parte hartu ahal izango baitute), eta lau eremu adin txikikoentzat (14-17 urtekoentzat, biak barne).
Adingabeentzako auzolandegiak Arraia-Maeztu, Bilbo, Gueñes eta Berangon egingo dira (75 plaza), eta adin nagusientzakoak Muxika, Santurtzi, Bergara, Lekeitio eta Derion (146 plazarekin).
Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) plazez gain, Espainiako Estatuko beste autonomia erkidego eta beste herrialde batzuetan ere eskainiko dira plazak (azken horietan 18 urtetik gorako gazteek parte hartu ahal izango dute).
EAEn egingo diren bederatzi auzolandegietako bakoitzak gai espezifiko bat du, hala nolas arkeologia eta industria ondarea berreskuratzea, ondare historikoa eta ingurumena berreskuratzea, hirugarren adineko pertsonen gizarte dinamizazioa edota memoria historikoa.
Goizetan boluntariotzaren esparruko gaikako lanak egiten dira
Goizetan boluntariotzaren esparruko gaikako lanak egiten dira, eta arratsaldeetan eta asteburuetan jarduera osagarriak. Animazio taldeak parte hartzaileen eta auzolandegia hartzen duen komunitatearen arteko harremana ahalbidetuko duten jarduerak proposatuko ditu, eta jolasak, kultur ekitaldiak eta kirol jarduerak ere egingo dira.
Auzolandegietan aurrez izena emateko epea astaertean irekiko da, martxoaren 18an, eta apirilaren 22ra arte egongo da zabalik. Lekuak hautatzeko zozketa apirilaren 23an egingo da. Izena emateko txandak apirilaren 24an argitaratuko dira, eta plazaren inskripzioa/hautaketa maiatzaren 5etik aurrera egingo da.
Temas
Más en Política
-
Gobiernos central y vasco pactan una solución para afectados por la anulación del traspaso de la homologación de títulos
-
Urkullu presenta su 'lobby' europeísta para "complementar" los esfuerzos de Pradales y otros gobiernos a favor del eje atlántico
-
Jaurlaritzak turismo arloko lankidetza hitzarmena sinatuko du datorren astean Mexiko Hiriarekin
-
Pradales reclama que se incremente en 6.000 megavatios la capacidad de la red eléctrica en Euskadi