Jaurlaritzak ingeles, frantses eta alemanezko elkarrizketa-laguntzaileen egonaldia finantzatuko du datorren ikasturtean
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak ingelesezko, frantsesezko eta alemanezko 171 elkarrizketa-laguntzaileren egonaldia finantzatuko du 2025-2026ko ikasturtean, eta horretarako 1.094.400 euro erabiliko ditu. Ikasleek atzerriko hizkuntza horietan duten ahozkotasun maila indartzea da helburua.
Hain zuzen ere, Jaurlaritzako gobernu kontseiluak astearte honetako bileran baimendu du Hezkuntza Sailaren eta Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioaren arteko lankidetzarako oinarriak izenpetzea, datorren ikasturtean Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) ikastetxe publikoak elkarrizketa-laguntzailez hornitzeko.
Hitzarmenaren bidez, Hezkuntza Sailak 171 elkarrizketa-laguntzaileren egonaldia finantzatuko du ikastetxe publikoetan datorren ikasturtean, batez ere Lehen Hezkuntzako, Bigarren Hezkuntzako eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako ikastetxeetan, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza bultzatzeko eta sustatzeko helburuarekin.
Hezkuntza Sailak finantzatuko dituen 171 laguntzaileetatik 157 ingeleseko elkarrizketa-laguntzaileak izango dira, bederatzi frantsesekoak eta bost alemanekoak.
Elkarrizketa-laguntzailea duela gutxi graduatutako edo azken mailako unibertsitate ikaslea da. Ez du irakasle titularraren berezko erantzukizunik, eta, beraz, ez du berak bakarrik irakasten. Horrela, irakasle titularrari atzerriko hizkuntzako eskoletan laguntzea da bere zeregina, eta bere funtzio espezifikoak ikasleen ahozko trebetasunak indartzera bideratuta daude. Astean 12 orduz ematen ditu eskolak, irakasle titularrak lagunduta.
Irakasleak koordinatuta eta gainbegiratuta, elkarrizketa praktika espezifikoak, irakasleen prestakuntza, hizkuntza eta kultura ikasteko materialak prestatzea, edo norberaren herrialdeko kulturara hurbiltzea esleitu ahal izango zaizkio, besteak beste.
Temas
Más en Política
-
Gobiernos central y vasco pactan una solución para afectados por la anulación del traspaso de la homologación de títulos
-
Urkullu presenta su 'lobby' europeísta para "complementar" los esfuerzos de Pradales y otros gobiernos a favor del eje atlántico
-
Jaurlaritzak turismo arloko lankidetza hitzarmena sinatuko du datorren astean Mexiko Hiriarekin
-
Pradales reclama que se incremente en 6.000 megavatios la capacidad de la red eléctrica en Euskadi