Itziar Gonzalo Arabako Foru Aldundiko Ogasun, Finantza eta Aurrekontuetako diputatuak eta Diego Maria Granados de Asensio Euskal Herriko Notario Elkargoko dekanoak bi erakundeen arteko hitzarmena sinatu dute aste honetan, foru erakundeko Katastroaren eta notario elkargoaren artean informazioa trukatzeko.
"Lurralde historikoko hiri eta landa ondasun higiezinei buruzko negozio juridikoen informazioa askoz ere arinagoa izango da"
Hala eta ildo horretatik jarraituz, hitzarmenaren bidez, bi erakundeen artean informazioa trukatzeko kanal bat sortzeko baldintza teknikoak ezarri dira, lurralde historikoan kokatutako hiri eta landa higiezinei buruzko katastroko eta erregistroko informazioaren arteko koordinazioa errazte aldera, foru erakundeko iturriek jakinarazi dutenez.
Hipoteka Legea (1946ko otsailaren 8ko Dekretuaren bidez onetsia) eta Higiezinen Katastroari buruzko Legearen testu bategina (martxoaren 5eko 1/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsia) aldatzen dituen ekainaren 24ko 13/2015 Legean xedatutakoa betetzea da informazio trukearen helburua.
"Administrazio izapideak erraztuko dira eta jabeei segurtasun juridiko handiagoa emango zaie", azpimarratu du foru diputatua den Itziar Gonzalok
Itziar Gonzalo foru diputatuak azaldu duenez, "lurralde historikoko hiri eta landa ondasun higiezinei buruzko negozio juridikoen informazioa askoz ere arinagoa izango da, eta, horrela, administrazio izapideak erraztuko dira eta jabeei segurtasun juridiko handiagoa emango zaie", ondorioztatu du.