Eusko Jaurlaritzak 3.775.500 euroko aurrekontu saila onartu du gobernu bileran Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE)euskaltegietako ikasleen euskara ikasteko prozesua diruz laguntzeko. Horrela, ikasketak doan izateko hartu zuen konpromisoari erantzunez, Jaurlaritzak diruz lagunduko die A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak lortzen dituztenei.

Onartutako aurrekontu sailetik, 3.725.000 euro izango dira A1, A2, B1 eta B2 mailetarako eta 30 urte beteak edo gazteagoak diren ikasleentzat C1 mailarako (1994 urtean edo ondoren jaiotakoak), eta 50.000 euro 30 urtetik goragoko ikasleentzat C1 mailarako eta guztientzat C2 mailarako.

Diru laguntza jaso ahal izateko beharrezkoa izango da, alde batetik, euskaltegi edo euskararen autoikaskuntzarako zentro homologatu bateko ikastaroan matrikulatuta egotea 2023ko ekainaren 1etik 2024ko irailaren 30era, eta, bestetik, maila gainditu edo egiaztatu izana.

Eskabidea egiteko, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskaera formularioa bete beharko da

Eskabidea egiteko bi txanda aurreikusi dira. Lehen txanda ekainaren 3etik abuztuaren 6ra arte izango da, eta ebazpena irailaren 30ean argitaratuko da. Eskaria egin ahal izango dute lehen txandan 2023ko uztailaren 1etik 2024ko uztailaren 31 bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek (https://euskadi.eus/zerbitzuak/1038708).

Bigarren txanda irailak 5tik azaroaren 4ra arte izango da, eta ebazpena abenduaren 20an emango da. Eskaria egin ahal izango dute abuztuaren 1etik urriaren 31ra bitartean maila gainditu edota maila egiaztatu duten ikasleek eta lehen txandan, aukera izanda, parte hartu ez dutenek (https://euskadi.eus/zerbitzuak/1038709).

Gainditutako edo egiaztatutako maila bakoitzeko eskaera bakarra onartuko da. Eskabidea egiteko, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen eskaera formularioa bete beharko da.