Síguenos en redes sociales:

Jaurlaritzak lankidetza deszentralizatuari buruzko txostena aurkeztu du

Bruselan egindako lantegiak txostenaren ondorioei buruzko eztabaida sustatu du

Jaurlaritzak lankidetza deszentralizatuari buruzko txostena aurkeztu duUtzitakoa

eLankidetza Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak topaketa bat egin du Bruselan, Euskal Fondoarekin batera eta Eusko Jaurlaritzak Bruselan duen Europar Batasunerako ordezkaritzarekin lankidetzan, Lankidetza Deszentralizatuari buruzko 2023ko txostena aurkezteko.

Hala, eta ildo horretatik jarraituz, Eusko Jaurlaritzako iturriek jakinarazi dutenez, eLankidetzak 2022an abiatutako prozesuarekin jarraitzen du txostenak, lankidetza modalitate horren ezagutza eta balorazioa hobetzekoarekin, alegia. Hala, bigarren txostenean, 2027-2021 epealdiko garapenerako lankidetza deszentralizatuko laguntza ofizialaren zenbatekoak agertzen dira eta, bereziki, GGKEen bidez bideratutako laguntza aztertzen da.

Bruselan egindako lantegiak txostenaren ondorioei buruzko eztabaida sustatu du Europako lankidetza eta elkartasuneko erakunde eta eragileetako kideen artean. Horrela, Aitor Prrez egileak txostena aurkeztu ondoren, Flandria, Bartzelona eta Quebeceko kasuak aurkeztu dituzte.

Lankidetza deszentralizatua askotariko ereduen bidez gauzatzen da, eta Hegoaldeko zein Iparraldeko gizarte zibileko eragile ugari inplikatzen ditu. Estatuz azpiko gobernuek horizontaltasunean oinarritutako lankidetza politikak bultzatu ohi dituzte, gizarte zibiletik eta haren erakundeetatik hurbil daudenak. Gainera, behetik eta hurbiletik sortutako harremanak sustatzen dituzte.

Ildo horretan, ezaugarri nagusietako bat da estatuz azpiko gobernuek gizarte zibileko erakundeei ematen dietela nazioarteko laguntzaren zatirik handiena. Txostenaren arabera, laguntza horren %86 GKEen bidez bideratzen da, eta, neurri handi batean, Hegoaldeko herrialdeetan antolatutako gizarte zibilaren eginkizun politikoa indartzeko balio dute.

Euskadiren kasuan, 2021ean, Eusko Jaurlaritzaren garapenerako laguntza ofizial osoaren %91 GKEen bidez bideratu zen, eta horren isla izan da Lankidetzarako eta Elkartasunerako Legea berria egiteko erakundeen eta lankidetza eragileen arteko elkarlana. Proiektuen %86k, gainera, genero ekitatea zuten helburu nagusi edo zeharkakoa. 2021ean, Euskadi izan zen lankidetza deszentralizatuaren emaile nagusia, 61 milioi dolarrekin.

Azterlanak Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko 11 herrialdetako eskualdeetako eta tokiko gobernuen datuak erakusten ditu. 2021ean, gobernu horiek 3.072 milioi dolar bideratu zituzten garapenerako laguntza ofizialera, aurreko urtean baino %14 gehiago.