Lehendakaria Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektore karguaz jabetzeko ekitaldian izan da
Ekitaldia gaur goizean izan da
Lehendakaria Juan Jose Etxeberria Deustuko Unibertsitateko errektore karguaz jabetzeko ekitaldian izan da gaur goizean. Ekitaldian unibertsitate horren Paraninfoan egin da eta bertan izan dira, ere, Jokin Bildarratz Hizkuntzako sailburu, Lehen lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburu Josu Erkoreka, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu Olatz Garamendi eta Osasun sailburu Gotzone Sagardui.
Bestalde, BBK-k eta Bilboko Arte Ederren Museoak "BBK Artearen Ibilbidea IV" dibulgazio artistikorako programa berraktibatu dute "Bizkairi begira" lelopean eta programazioaren aurkezpenean Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramailea ere izan da bertan.
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, BBKren eta Bilboko Arte Ederren Museoaren dibulgazio artistikoko programa bat da. Bertan, museoaren bilduma iraunkorreko artelanen kalitate handiko 36 ekoizpen proiektatuko dira. Oraingo honetan, Bizkaiko paisaien aukeraketa zaindua du ardatz.
"Artearen Ibilbideak museoaren bildumako obren kalitate handiko erreprodukzioak jarriko ditu gune publikoetan. Horretarako, hurrengo hilabeteetan (maiatzetik azarora) programa iritsiko den Bizkaiko 28 udalerrietako udalen laguntza izango du; horietako bakoitzak astebetez hartuko dute ekimen hau, topagune publiko irisgarrietan eta aire zabalean: Bilbao, Barakaldo, Muskiz, Portugalete, Trapagaran, Abanto-Zierbena (Las Carreras), Balmaseda, Getxo, Plentzia, Bermeo, Mundaka, Elantxobe, Nabarniz, Gernika-Lumo, Mungia, Gamiz-Fika, Erandio, Sestao, Bakio, Gordexola, Ugao-Miraballes, Basauri, Etxebarri, Lezama, Amorebieta-Etxano, Iurreta, Garai eta Durango.".
Temas
Más en Política
-
Sánchez mantendrá su pulso sobre el gasto en defensa con un Trump muy crítico con el Estado español
-
El juez aborda nuevas citaciones por el caso Leire en una semana que culminará con Narbona
-
Declaran cinco de los investigados por apalear un muñeco que representaría a Pedro Sánchez
-
Ley de Nietos: cuatro años de una norma que vuelve al centro del debate