Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioaren kontrolak indartuko ditu
Kontrolak maiatzaren 22tik 26ra bitartean indartuko dira
Eusko Jaurlaritzak eskola-garraioaren kontrolak indartuko ditu.
Kontrolak maiatzaren 22tik 26ra bitartean indartuko dira adingabekoen ikastetxeetarako garraioan. Besteak beste, segurtasun-uhalen erabilpena, ibilgailuetako seinaleztapena eta laguntzailearen presentzia egiaztatuko dituzte
Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, eskola-garraioaren zaintza eta kontrola indartuko ditu Euskadin maiatzaren 22tik 26ra bitartean, adingabekoen bide-segurtasuna zaintzeko.
Alde batetik, egiaztatuko dute garraioak administrazio-baimenei, ibilgailuen baldintza teknikoei eta beste hainbat alderdiri buruz legez ezarritako baldintzak betetzen dituen. Beste alde batetik, adingabeek, gidariak eta laguntzaileak segurtasun-uhala erabiltzen duten ere egiaztatuko dute. Horrez gainera, eskola-umeen segurtasunarekin lotutako neurriak ere egiaztatuko dituzte, besteak beste, ibilgailuen seinaleztapena eta joan-etorrietan zaindu beharko dituen pertsona helduaren presentzia.
Sonia Díaz de Corcuera, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren arabera: “Eskola-garraioak hainbat arau bete behar ditu, horien baitan baitago, kasu askotan, adingabekoen segurtasuna, babes berezia behar duen errepideko kolektibo zaurgarrienetako bat izanik. Kontrol horiek indartzea haien segurtasuna babesteko modu bat da”.
Kontuan izan behar da eskola-garraioan aritzen diren ibilgailuen kasuan 10 km/h murrizten dela herritik kanpora ibilgailu-motaren arabera ezartzen den gehieneko abiadura.
Kontrolak, ahal izanez gero, ikastetxeko instalazioetan egingo dira, ibilgailua helmugara iristen denean eta ikasleak jaisten direnean.
Temas
Más en Política
-
Sánchez solo cumple una condición para la cita con Pradales
-
Sánchez mantendrá su pulso sobre el gasto en defensa con un Trump muy crítico con el Estado español
-
El juez aborda nuevas citaciones por el caso Leire en una semana que culminará con Narbona
-
Declaran cinco de los investigados por apalear un muñeco que representaría a Pedro Sánchez