Bost neurri, nazioarteko esperientzia dutenak
Eusko Jaurlaritzak nahi gabeko bakardadearen aurkako estrategia bat sortzeko bost neurri proposatu ditu, nazioarteko esperientzian oinarrituak
“Arazoa dator bakardadea aukeratzen ez denean eta inposizio bat denean, eta, egoera kroniko bilakatu eta osasun fisikoan eta psikikoan inpaktu handia duenean”.
Nerea Melgosa Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Topaketa: Bakardadeak topaketan parte hartu du, nahi gabeko bakardadeak detektatzeari eta haietan esku hartzeari buruzko jardunaldian. Gizarte-zerbitzuen eremuko erakunde, entitate eta eragileen arteko topaketen ziklo berria da. Topaketak Behatuz Gizarte Zerbitzuen Euskal Behatokiak antolatzen ditu.
Jardunaldia Bilboko Euskalduna Jauregian izan da, eta, Melgosarekin batera, Lide Amilibia Gizarte Politiketako sailburuordea eta Marian Olabarrieta Gizarte Zerbitzuen zuzendaria ere izan dira. Sailburuak nahi gabeko bakardade-egoera areagotu izana pandemian intentsifikatu den arazoa dela esan du, eta bereziki esanguratsua dela gizarte garatuetan, besteak beste, EAEkoan.
Era berean, sailburuak bost neurri proposatu ditu EAEn bakardadeari aurre egiteko: esperientzia eta ekimenen sare bat sortzea, bakardadearen modu guztiei helduko dien ikuspegi integrala hartzea, bakardadearen prebentzioan eta detekzio goiztiarrean eragitea, lotura komunitarioen modu berriak sendotu eta eraikitzea eta ikerketa sustatu eta ezagutza partekatzea.
Melgosak beste herrialde batzuen ebidentzian –besteak beste, Erresuma Batuen eta Japoniaren ebidentzian– oinarritzen diren jardunbide egokietatik eta politiketatik ikasteko beharra nabarmendu du, haiek bakardadearen aurka borrokatzeko ministerio bereziak sortu baitituzte. Gainera, nabarmendu duenez, Europako Batzordeak gizarte-arazo larritzat identifikatu du bakardadea, eta, hala, bada, estrategia bereziak eta eraginkorrak diseinatu behar dira.
“Gure asmoa aurretik dauden ekimenetatik abiatzea da, eta tailer hau oinarrien dokumentu bat sortzeko aprobetxatzea”, esan du Melgosak. “Epe laburrera oinarri horien estrategia bat eraiki nahi dugu, aurretik dauden ekimenetan oinarritzen dena, baita Europa-mailan ere, eta abian diren foru- eta toki-estrategiekin bat datorrena".
Temas
Más en Política
-
Sánchez solo cumple una condición para la cita con Pradales
-
Sánchez mantendrá su pulso sobre el gasto en defensa con un Trump muy crítico con el Estado español
-
El juez aborda nuevas citaciones por el caso Leire en una semana que culminará con Narbona
-
Declaran cinco de los investigados por apalear un muñeco que representaría a Pedro Sánchez