Klima aldaketari buruzko Lege proiektua onetsi da
Gaurko Gobernu Kontseiluan onetsi eta gero, lege proiektua Eusko Legebiltzarrera bidaliko da, izapidetu dadin
“Prozesu hori guztia trantsizio bidezkoaren irizpidea betez gauzatu beharko da eta horrek kontuan hartu beharko ditu kostuen eta kargen banaketa ekitatiboa, inor atzean utzi gabe eta arreta berezia eskainiz sektore ekonomiko, lurralde eta biztanleria zaurgarrienei eta genero, adin edo pertsonen disfuntzioa integratuz, modu horretan, trantsizioa ez dadin bidegabekerien eta desberdintasunen kausa berri bat bihurtu”-
Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak gaur onetsi du Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Euskadiko Lege proiektua, erantzunkidetasunaren bitartez deskarbonizazio prozesua azkartzeko helburuarekin. Eusko Jaurlaritzako Ekonomia Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du eta lege proiektuak erraztuko du Euskadi lerrokatu ahal izatea estatu eta nazioarte mailan konprometituta dagoen araudi, politika eta plan guztiekin, eta modu horretan, 2050erako klima neutraltasuna eta energia trantsizio bidezkoa lortuko dira.
Euskadiko Trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko Legea Eusko Jaurlaritzak legegintzaldi honetarako duen konpromisoa da, eta Euskadin klima aldaketa jorratzen duen lehenengo legea da. Ezinbesteko tresna da 2015eko Parisko Akordioan finkatutako helburuari erantzuteko: industrializazio aurreko garaia oinarri hartuta munduko tenperaturaren hazkundea 1,5 °C-ra mugatzea eta klima aldaketaren efektu negatiboak gutxitzea. Horrez gain, Iñigo Urkullu lehendakariak 2019an emandako Klima Larrialdiaren Erakunde Deklarazioa betetzen du. Bertan “ekintza premiazko eta handiak” iragarri ziren 2050ean Euskadi karbonoan neutroa izateko.
Lege proiektua gaur onetsita, Eusko Legebiltzarrera bidaliko da izapidetu dadin. Bertan, ekimen propioz esparru juridiko egonkorra ezartzen da gehienez ere 2050ean Euskadin zero isuri garbien helburua lortzeko. Horretarako, isuriak gutxituko dira eta atmosferako berotegi efektuko gas gehiago xurgatuko dira, horrela, emisio garbien zero maila lortu eta gure lurraldeak klima aldaketarekiko duen erresilientzia handitzeko.
Eskuragarri dauden azken datuak 2020koak dira, eta horien arabera, Euskadiko berotegi efektuko gas isurietan, energiaren, garraioaren eta industriaren sektoreak dira igorle nagusiak, isuri guztien % 84rekin.
Euskadik Europar Batasunaren isuri guztien mapan % 0,5 inguruko kopurua du, eta gure lurraldean industriak duen pisuak eta ezaugarri sozioekonomiko eta geografikoak baldintzatzen dute kopuru hori. Hala eta guztiz ere, trantsizio energetikoari eta klima aldaketari buruzko gure politika arautzen duen oinarrizko printzipioa erantzukizun partekatua da. Euskadi ezin da atzean geratu, eta gobernuak bere erantzukizunaren zatia barneratu du eta lege proiektu honetan jasotzen den konpromiso sakon eta zorrotzarekin jarduten du, Tapiak azpimarratu duenez.
Temas
Más en Política
-
Moreno se aferra a la "vía andaluza" para gobernar con "serenidad y diálogo"
-
Sánchez solo cumple una condición para la cita con Pradales
-
Sánchez mantendrá su pulso sobre el gasto en defensa con un Trump muy crítico con el Estado español
-
El juez aborda nuevas citaciones por el caso Leire en una semana que culminará con Narbona