"Osakidetzak inoizko enplegu publikoaren eskaintzarik handiena egin du"
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko ohiko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuarekin batera. "Sagarduik Osakidetzaren historiako Lan Eskaintza Publikorik handiena eta jendetsuenaren berri eman du", Eusko Jaurlaritzak azaldu duenez.
2020, 2021 eta 2022ko EPEko eta 2021eko egonkortzeko probak aurtengo uztailean eta azaroan egingo dira, Gasteizko UPV/EHUko campusaren eta Barakaldoko BECen artean banatuta.
Lan-eskaintza publiko berri honetan, Osakidetzak 7.639 plaza jarri ditu mahai gainean, 110 lanbide-kategoriatan banatuta, "eta horrek Osakidetzaren historian enplegu publikoa egonkortzeko eta finkatzeko prozesurik jendetsuena bihurtzen du".
Ildo horretan, Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak Eusko Jaurlaritzaren "ahalegina" nabarmendu du. Izan ere, lau urteko horretan 4 mila plaza egonkortzeko konpromisoa hartu zuen, eta, pandemia gorabehera, EPE honekin eta 2018-2019ko aurrekoarekin – gaur egun merituen balorazio-fasean –, 11 mila plaza lortuko ditu, hau da, Osakidetzako langileen heren bat." Hain zuzen ere, deialdiak Sagarduik zuzentzen duen Sailaren 2020-2024 Esparru Estrategikoan jasotako erronka nagusietako bati erantzuten dio: enplegua sendotzearen aldeko apustua, plantilla handitzera bideratutako neurriekin, Osakidetzako langileei lan-egonkortasun handiagoa emateko".
Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur landutako beste hainbat gai, besteak beste, honakoak aipatu ditu:
Hezkuntza arloan, alde batetik, Gobernu Kontseiluak Haur Hezkuntzako bigarren zikloa, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten itunpeko ikastetxe pribatuekin harremanak dituzten federazio eta elkarteentzako dirulaguntzen deialdia onartu du. Agindu honen arabera, 1.300.000 euro banatuko dira aipaturiko ikastetxeek euren hizkuntza-proiektuak gara ditzaten, hau da, ikastetxeko hizkuntza-proiektu eleanitzak lantzeko. Bozeramaileak azaldu duenez, deialdi honen bidez diruz lagundu ahal izango dira irakasleen prestakuntza jarduerak, beti ere ikastetxeko hizkuntza-proiektua garatzeko proiektuei loturikoak.
Bestalde, eta irakasleen formakuntzarekin jarraituz, onartu da ere Lanbide Heziketako zikloak eskaintzen dituzten itunpeko ikastetxeetan prestakuntza-jarduerak diruz laguntzea. Prestakuntza-jarduera horiek 2023-2024 ikasturtean burutuak izan beharko dute eta deialdiak ia 300.000 euroko diru kopurua du.
Gogora institutuaren eskutik datorren iniziatiba bat onartzea erabaki du gaurkoan Jaurlaritzak, hain zuzen ere memoria historikoa eta demokraziaren eta askatasunaren aldeko borrokan 1936-1977 urte bitartean egin zen lanaren ikerketa, berreskuratzea eta zabalkundea helburu duten proiektak finanziatzeko deialdia onartu da. Deialdi hau 112.000 eurokoa da, eta memoria historikoan diharduten elkarte eta fundazioek gauzatutako ekimenak sustatzera bideratuta dago.
Temas
Más en Política
-
Moreno se aferra a la "vía andaluza" para gobernar con "serenidad y diálogo"
-
Sánchez solo cumple una condición para la cita con Pradales
-
Sánchez mantendrá su pulso sobre el gasto en defensa con un Trump muy crítico con el Estado español
-
El juez aborda nuevas citaciones por el caso Leire en una semana que culminará con Narbona