orrika egitera irtetea da udan zehar gehien gustatzen zaidana. Oso goiz, eta gozaldu aurretik. Familiak oso lasai lo egiten jarraitzen duen bitartean, kirol-arropa eroso eta zapatillak jantzita, etxeko giltzak hartzen ditut. Kalean ez dago inor, ez dago kotxerik, ia-ia ez dago zaratarik. Izugarrizko sentsazioa da. Korrika egitea da udako egun horietan egiten dudan lehenengo gauza, eta beti bakarrik. Hori da gehien gustatzen zaidana, ordubetez bakarrik egotea, musika eta biok. Eta etxera itzultzen naizenean izugarrizko lasaitasuna sentitzen dut. Elenari eta Candelari ere korrika egitea gustatzen zaie, eta haiek bakarrik kalean kirol egiten duten bakoitzean lasaitasun-sentsazio hori izatea funtsezkoa da. Baina ez da beti posible. Elena Loyoren kasuan, 2018. urtean Murgian korrika egiten ari zela, kotxe batek jarraitu zuen. Arabako korrikalariak salatu zuen ozta-ozta alde egin eta leku seguruan jartzea lortu zuela. Eta pasa den astean Candela Peña aktoreak Madrilgo parke batean jasan zuen eraso matxista salatu zuen kirol egiten zuen bitartean. Gizon bat masturbatzen hasi zen eta haren atzetik joan zen. Aski da, nekatuta gaude. Indarkeria matxistarik gabeko bizitza behar dugu emakumeok edonon, bai etxean, bai lanean, bai kirola egiten dugunean ere.