aur jai daukat! Ez dut lanera joan behar! Nire bikotearekin eta alabarekin batera jaiki naiz, elkarrekin gosaldu dugu eta alaba haurreskolara eraman dugu. Bai, goiza libre izan arren, alaba haurreskolara eraman dugu. Etxera itzuli eta tarte bat libre dudan bakoitzean egiten ditudan gauzak ez egitea erabaki dut. Beraz, ez naiz erosketak egitera joan, ez dut etxea jaso, ezta garbigailua jarri ere. Gaur, libre nituen orduak, niretzat aprobetxatzea erabaki dut; nire ongizatean eta nire osasunean. Kirol-arropa jantzi, motots altu bat egin eta mugikorra eta entzungailuak hartuta etxetik irten naiz. Ibiltzera joatea erabaki dut. Azkenean! denbora pixka bat niretzat! Izaroren abesti bat jarri dut Spotifyn, gero Pink, eta horrela, bidea egiten ari nintzela, musikak guztiz harrapatu nau. Txorakeria badirudi ere, hainbeste konektatu dut neure buruarekin bidean malkoak ere erori zaizkidala. Emozio zein tristurakoak izango ziren aldi berean. Ohartu naiz, aspaldian ez nuela neure buruan pentsatzen; ama izan nintzenetik, beharbada. Gaur, denbora librea edukitzea guztiz beharrezkoa dela gogoratu dut. Gustatzen zaizun hori egiteko astean ordu batzuk hartzea alde handiak eragin ditzake zure familiarekiko harremanean ez ezik, zeure buruarekiko tratuan ere.