ure ingurune naturalean zikinkeriak beti izan du leku txiki bat, baina azkenaldian, eta are gehiago gure Araba maitea ikusteko txangoek protagonismoa hartu dutenetik, nazkagarri bihurtu da. Aurrekoan, Inglares ibaiaren inguruan Berganzoko Uraren ibilbidean geundela, txakur bat ikusi genuen, plastikozko saltxitxa pakete bat ahoan zuela. Saiatzen banaiz ere ezin dut ulertu zer pasatzen den zaborra lurrera botatzen dituzten pertsonen burutik. Zabor horiek zikinkeri izan aurretik nonbait eraman beharko zuten. Orduan, zergatik ez dute leku berdinean gordetzen paperontzi batera bota arte? Hain zaila al da hau ulertzea? Nire ustez, arazo horrek berebiziko garrantzia du, eta hezkuntzaren ikuspegitik konpondu beharrean gaude. Oso garrantzitsua da gizarte zikin hau garbitzea. Txikitatik erakutsiko baligute zer ondorio dituen zaborra lurrera botatzeak, ziurrenik egoera asko aldatuko litzateke. Dena ez da isunekin konpontzen. Denok natura zaintzeaz kontzientziatuta egongo bagina, mundua askoz garbiagoa egongo litzateke. Planeta bakarra daukagu eta erailtzen ari gara guztion artean. Gure esku dago gauza aldatzea. Faborez, zaindu maite duzun hori. Natura zaindu. Mikel Laboak abezten zuen bezala, Maite ditut maite gure bazterrak.