argu publikoek estatuko hizkuntza ofizialekiko duten konpromiso-maila, kasu batzuetan, eskasa dela uste dut. Interes faltagatik izan daiteke, denbora faltagatik ez baita izango. Utzidazue ausardia. Baina, estatuburu batek ez lituzke gobernatzen duen herrialdeko hizkuntza ofizial guztiak menderatu behar? Ikus daiteke Felipe VIak Estatuko beste hiru hizkuntza ofizialak gutxi gorabehera menperatzen dituela. Eta zer gertatzen da euskararekin? Euskal Herrira etortzen den bakoitzean eta hitzaldiaren zati bat euskaraz egin behar duenenean, beti irakurri behar du papera eta badirudi lehenengo aldiz irakurtzen duela. Historikoki, erregetzak beti eraman ditu bere oinordekoak atzerrira ikasketak hobetzera. Egungo erregeak Estatu Batuetan ikasi zuen eta oraingoan bere alaba Galesera doa. Ingalaterrako Carlosek, adibidez, gaelikoa ikasi zuen. Eta ez dirudi hizkuntza errasa denik, egia esan. Orduan, ideia bat bururatu zait. Zergatik ez dute euskaltegi batean izena ematen? Badugu horretarako izena, jada. Ziur ikusi duzuela sare sozialetan dabilen memea. 'Leonor nori nork... baldintza ta subjuntibo, j..., baldintza ez dakizu' Gozategiren baimenarekin. Ea pistaren bat ematen dion estatuko buruzagi gorenari.