Egun batzuk daramatza euria egiten eta jendearen gogoetan nabaritzen hasi da. Gasteizek berriz ere grisa du zerua. Baina bihartik aurrera ordu aldaketa gehituko da, 18:00ak aldera egunak gauari emango dio lekukoa . Ez dakit zuei gertatzen zaizuen, baina niri asko eragiten dit hain goiz iluntzen duenean. Arratsaldeko ordutegia dugunok, udan, eguzki orduak izaten ditugu jardunaldiaren ia amaiera arte, baina ordu aldaketa iristen denean, gaua lanera sartu eta minutu gutxira iristen da. Apaltze sentsazioa da eta sentipen honek gogoeta egitera eraman nau, beste behin ere, ordu-aldaketa egiten jarraitzeak eragiten dituen onurei buruz. Ordutegi hori erabiltzean, eguneko argi-orduak ahalik eta gehien aprobetxatzea da argudio nagusia, urteko denboraldiaren arabera. Hala ere, neurri hori gero eta polemikoagoa da, erabat ezabatzea eta Greenwicheko ordutegira itzultzea planteatzeraino. Aldaketaren kontrakoen artean, batzuek uste dute ordutegi-aldaketek pertsonen osasuna oztopatzen dutela, erritmo zirkadianoak aldatzen baitituzte. Gainera, egun-argia gehiago aprobetxatzean sortzen duen energia-aurrezpena txikia omen da. Badirudi gai honek oraindik ordu asko dituela irtenbide definitiboa aurkitu arte. Bitartean, beste ordubeteko loarekin konformatu beharko dugu. Gabon eta ondo lo egin.