Datorren maiatzaren 22an ospatuko diren Udal hauteskundeetan eta Gasteizko hiriari atxekitzen gatzaiolarik, esan beharra dago Euskadiko hiriburu den toki eder horren inguruan, EAJ-PNVren alkategaia izanen den Gorka Urtaranek idei bitxi zein polita eduki duela; hara politikari gazte honek hiritargoari luzatu dion proposamena: Urtaran jauna berarekin aurrez aurre kafe bat hartu eta ideia, proposamen edo kexuak lehen eskutik ailegaerazi ahal izan gasteiztar jeltzale gazte honi. Izan ere, Maria Jesus Agirreren seme den gasteiztar peto-peto honek, argi eta garbi erakusten du politikagintza egiteko beste tankerako erak daudela eta udal politika hiritargoarengandik hurbilen dagoena dela. Aipatu nahi nuke, era berean, norberak ezagutzen dituen gazte politikari jeltzaleen artean, usualki erraza dela beraiekin ematea eta iradokizunak azaltzea. Holako jendearekin bai egiten duela aurrera gure herriak! Nire animoak iritsiarazi gura nizkioke Gorka Urtarani: bejondeizula maiatzaren 22an, Gasteizen onerako izanen bait da zure garaipena!