Durangoko Azokak 59. edizioaren iragarkia aurkeztu du
Durangoko Azokak abenduaren 5etik 8ra ospatuko den 59. edizioaren iragarkia zabaldu du aste honetan
Durangoko Azokak abenduaren 5etik 8ra ospatuko den 59. edizioaren iragarkia zabaldu du aste honetan. 20 segundoko "ikus-entzunezko bizia" da, "estetika aktualekoa", eta Sorland agentziak ondu du eta Arriguri ekoiztetxeak izan du grabaketaren ardura. Iragarkia Durangoko Azokako Youtube kanalean ikus daiteke: https://www.youtube.com/watch?v=zUxi13AdXNA
"Islatu dena horixe da: euskal kulturan irakurle, entzule, ikusle eta abar izateak duen garrrantzia"
Azokaren antolakuntzatik jakinarazi dutenez, 'Hartzea ematea DA!' leloa irudiz eta musikaz jantzi du iragarkiak, eta leloa bera indartu nahi izan dute sortzaileek. "Islatu dena horixe da: euskal kulturan irakurle, entzule, ikusle eta abar izateak duen garrrantzia, idazle, musikari edo antzezle izatearena bestekoa edo handiagoa delako", azaldu dute Sorland agentziako kideek.
Iragarkiaren gidoia lantzerakoan, estetika aktual bat eman nahi izan diote, aurtengo irudi nagusiarekin bat, "estetika bisuala, sonoroa eta zentzumenezkoa".
Leloaren "unibertsoa iragarkian txertatzea erabaki dute Arriguri ekoiztetxeko kideek, "mezua bera ere hobeto ulertarazteko asmoz"
Era berean, leloaren "unibertsoa iragarkian txertatzea erabaki dute Arriguri ekoiztetxeko kideek, "mezua bera ere hobeto ulertarazteko asmoz", eta istorioari dagokionez, ideiak hartzetik berriak sortzera doan prozesua kontatu dute. "Liburu bat irakurri, esaldi batek inspiratu, letra bat idatzi, letra hori abesti bihurtu, abesti hori bideo baterako erabili... prozesu hori 20 segundotan esplikatzea nahi izan dugu, modu zuzen eta dinamikoan", azaldu dute.
Temas
Más en Mundo
-
Al menos tres muertos y varios heridos en un tiroteo en una oficina de inmigración en Dallas
-
Un detenido en Inglaterra por el supuesto ciberataque que afectó a aeropuertos europeos
-
‘Best Friends Forever’: una estatua de Trump y Epstein cogidos de la mano aparece frente al Capitolio de EE.UU.
-
La Global Sumud Flotilla pide "escolta y observadores" a los países de la ONU