Maria Luisa Arriolak jasoko du Gipuzkoako Urrezko Domina, "ekintzaileei laguntzeko egindako ibilbidea" aitortzeko
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1998tik BIC Gipuzkoa Berrilan-eko zuzendari gerentea den Maria Luisa Arriolari emango dio Gipuzkoako Urrezko Domina, eta horrela, "Gipuzkoan pertsona ekintzaileak babesten, enpresa proiektu berritzaileak garatzen laguntzen eta ekonomiaren eta zuzendaritzaren arloetan emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna lortzen egin duen ibilbide eredugarria" aitortu nahi da.
Gipuzkoako bereizgarri gorena emanez, "berrikuntza, lankidetza, etorkizuneko ikuspegia eta konpromiso soziala bezalako balioetatik abiatuta", Arriolak "lehiakortasuna eta kultura ekintzailea indartzeko eta Gipuzkoan aukera berriak sortzeko" egindako ekarpena nabarmendu nahi du foru erakundeak.
Horrela iragarri du astearte honetan Irune Berasaluze Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaileak, diputatuen kontseiluaren ondoren egindako agerraldian. Bertan, izendapena izapidetzeko espedientea hastea onartu da.
Berasaluzek azpimarratu du Arriolaren tea BIC Gipuzkoako talde osoaren lana "funtsezkoa" izan dela "500 enpresa baino gehiago sortu, hedatu eta sendotzeko". "Osagai teknologiko handiko eta balio erantsi handiko proiektuak, aberastasuna eta kalitatezko enplegua sortzen dutenak, eta etorkizuneko sektoreetan ondo kokatutako ekonomia aurreratua izaten lagundu dutenak", gaineratu du.
Arriolak Gipuzkoarako proiektu estrategikoak bultzatzen lan egin duela nabarmendu du foru erakundeko bozeramaileak, hala nola mugikortasun jasangarria, teknologia kuantikoak edo biozientziak.
"Ekintzaileei laguntzeko ekosistemaren funtsezko figura izan da eta da Arriola, laguntza eta aholkularitza eskainiz etengabe beren ideia definitzeko, enpresa sortu eta bizkortzeko eta merkatuan sendotzeko", adierazi du.
Temas
Más en Mundo
-
El Gobierno de Trump inicia operativos migratorios en Chicago y Boston
-
El Supremo de EE.UU. permite arrestos migratorios en Los Ángeles tras un recurso de Trump
-
Reabre la terminal de Heathrow tras ser evacuada por posibles "materiales peligrosos"
-
Un joven de Melilla, asesinado junto a otras cinco personas en un atentado en Jerusalén