'Euskarazko kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak' jardunaldia egingo dute larunbatean
Topaketa 09:15ean hasiko da, ongietorriarekin
'Euskal kulturgintzaren transmisioa eta hedabideak' jardunaldien hirugarren edizioa egingo da Azpeitian larunbatean, urriaren 26an, Ahotseneak, Bertsozale elkarteak, EIEk, EIZIEk, Elkar fundazioak, Euskal Wikilarien Elkarteak, Hik Hasik, Jakinek, Lanarteak eta UEUk osatutako Kultur Sorkuntzaren Transmisioa Taldeak antolatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak babestuta.
Antolakuntzatik adierazi dutenez, euskarazko kulturgintzaren transmisioa "ataka larrian" dagoela "ukaezina" da, eta hedabideekiko ezagutza eta ondoriozko elkarlana "ataka estu horretatik onik ateratzeko ezinbestean jorratu beharreko lan ildoa da". "Zer esanik ez, erabat digitalizatuta dagoen komunikazio aro berri honetan", gaineratu dute.
Bada, gai jorratzeko jardunaldia egingo da larunbatean Azpeitiko San Agustin kulturgunean. Topaketa 09:15ean hasiko da, ongietorriarekin, eta ondoren, Behategia Euskal Hedazbideen Behatokiko Libe Mimenzak 'Euskarazko kulturgintzaren presentzia hedabideetan' azterketaren emaitzak aurkeztuko ditu.
Kafea hartzeko tartearen ondoren, 11:00etatik 13:00etaraZertan da euskarazko kulturgintzaren komunikazio jarduna? mahai-inguruan izango dira Iñaki Etxeleku aktore, kultur eragile eta kazetaria, Ane Zuazubiskar bertsolari eta kazetaria eta Josune Velez de Mendizabal aktore, ipuin kontalari eta kazetari ohia.
Bazkalostean, Kultur kuotak hedabideetan: nazioarteko ereduak gaia landuko dute 14:00etatik 16:00etara. Alde batetik, Amagoia Gurrutxaga Uranga Lanartea Euskararen Langile Profesionalen Elkarteko koordinatzaileak Kultur kuoten bilakaera nazioartean eta egungo panorama hitzaldia eskainiko du, Pol Cruz-Corominas Plataforma per la Llengua erakundeko Kultura Batzordeko aholkulariak Kataluniako kultur kuota sistema eta Espainiako Ikus-entzunezko Lege berria izango ditu hizpide.
Temas
Más en Mundo
-
China anuncia la entrada en vigor de sus restricciones a los fabricantes de la UE de dispositivos médicos
-
Elon Musk anuncia la formación de un nuevo partido político tras sus desavenencias con Trump
-
Rusia intercepta 120 drones ucranianos en varias regiones del país, la mayoría sobre Briansk y Kursk
-
Vietnam, la herida abierta