Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Akademiatik plazara: ikertzaile gazte euskaldunak oholtzara ekitaldia egingo du ostegunean, urriaren 24an, Bilboko BIRA kulturgunean, ikertzaile gazte euskaldunek beren ikerketa lanen berri modu labur eta dibulgatzailean emateko aukera izan dezaten.
Hain zuzen ere, UEUko iturriek prentsa ohar bidez jakinarazi dutenez, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin antolatutako ekimenaren helburua da ikertzaile gazteen ikusgarritasuna handitzea eta egiten duten lana aitortzea.
Ana Zubiaga Elordieta eskarmentu handiko ikertzailea ere egongo da ekitaldian, bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azaltzen
Horrela, Ane Portillo Blanco (Zientzien irakaskuntzaren eta STEM hezkuntzaren arteko tartea murriztuz'), Claudia Torralba Rubinos ('Eusko Legebiltzarreko interpreteen lana aztergai. Bide berrietan barrena'), Irati Mendia Garcia ('Bidaiari-trenen esekidura pneumatikoaren karakterizazio eta modelizazio dinamikoa'), Ivan Gomez Lopez ('Opuntia spp. kaktusa, obesitatea maneiatzeko konposatu bioaktiboen iturria') eta Xabier Arraztoa Lazkanotegi ('Litio-ioizko bateria elektrikoak kudeatzeko sistemen moldakortasuna eta segurtasun funtzionala') ikertzaile gazteek parte hartuko dute.
Ana Zubiaga Elordieta eskarmentu handiko ikertzailea ere egongo da ekitaldian, bere ibilbide oparoaren nondik norakoak azaltzen, eta guztiak gidatzen Maite Luengo Aguirre Arte Garaikideko doktorea arituko da. Amaitzeko, ekitaldiaren laburpena egiten saiatuko dira Onintza Enbeita Maguregi eta Unai Iturriaga Zugaza-Artaza bertsolariak.