Euskaltzaindiak Mintzola mintegia antolatu du urriaren 16rako
Euskaltzaindiak Mintzola mintegia antolatu du urriaren 16rako, Luis Villasante Euskararen Ikergunean, Donostian, iaz abiatutako ibilbideari jarraituz. Goiz bakarreko jardunaldian, 2024ko ikerketa sarien deialdietan sarituak izan diren ikertzaileek euren lanen emaitzak jendaurrean azaltzeko aukera izango dute, bai gradu eta master amaierakoak, bai monografikoak. Gainera, Arikala egitasmoa eta Eñaut Agirreren Ahozko hizkeraren ezaugarriak azterlana ere aurkeztuko dira.
Mintegia Gipuzkoako Foru Aldundiak babestu du, eta irekia eta doakoa da; nolanahi ere, ezinbestekoa da aurrez izena ematea 943 428 050 telefono zenbakira deituta edo donostiaordez@euskaltzaindia.eus helbidera idatzita, Euskaltzaindiak jakinarazi duenez.
Aurtengo ikerketa sarien deialdietan saridun izan diren lanak dira Hitz funtzional goiztiarrak. Haur euskaldun elebakarren hizkuntzaren jabekuntzaren azterketa (Garazi Dominguez), Euskal hizkeraren erritmoa (Maddi Ormazabal), Hezkuntza formalean, aisialdi-antolatua eta ludikotasuna ardatz, euskarazko hizkera informalaren ikas-irakaskuntza. Zailtasunen gainetik onura anitz (Odei Guirado), Nokaren higatzea Ortzaizen (Ana Jaunarena) eta Goizuetan noka berreskuratzen hasteko ikerketa-proiektua (Oihana Lujanbio).
Halaber, deialdietara aurkeztu ez arren, Akademiak Maddi Kintana gonbidatu du 'Gazteen hizkera BAM eta inguruan' izenburupean ondu duen ikerketaren nondik-norakoak azal ditzan, master amaierako bere lanak bete-betean erantzuten diotelako Mintzolaren ikergaiei eta interesekoa delako arloari buruzko ikuspegia osatzeko.
Lan horiez gain, beste erakunde eta ikertzaile batzuekin elkarlanean abitutako azterketen berri emango da mintegian: batetik, Arikala, lagunarteko euskara sustatzeko eta esku-hartzeen eragina neurtzeko ekintza ikerketa (Ikastolen Elkartearekin eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatearekin lankidetzan), eta, bestetik, Ahozko hizkeraren ezaugarriak Eñaut Agirreren azterlana.
Temas
Más en Mundo
-
La británica Zarah Sultana abandona el Partido Laborista para formar uno a su izquierda con Jeremy Corbyn
-
Putin traslada a Trump que no cejará en su empeño y logrará sus objetivos en la guerra de Ucrania
-
La Cámara de Representantes de EEUU da su aprobación final al plan fiscal de Trump
-
Muere en la primera jornada un piloto turco que planeó una vuelta al mundo en avioneta