Argitan Barakaldoko elkarte feministak hasiera "ofiziala" eman dio 2024-2025 ikasturteari, eta 25.000 informazio-orri banatuko ditu Bizkaiko udalerriko postontzietan, eskubide eta aholkularitza juridiko, soziolaboral eta psikologikoaren inguruan egiten duen lanari buruzko informazioa emateko.

Edonola ere, elkartetik gogorarazi dute 28 urtean zehar egindako lana ez dela aholkularitzara mugatzen, sentsibilizaziora, prestakuntza feministara, aldarrikapenera eta salaketara ere bideratzen baitu.

Argitan Emakumeentzako Aholku Etxea elkarte feminista autonomo eta autogestionatua da

Argitan Emakumeentzako Aholku Etxea elkarte feminista autonomo eta autogestionatua da, eta saiatzen da identifikatzen zein diren emakumeek jasaten dituzten desberdintasun, diskriminazio edo indarkeria matxistako egoerak. Gainera, erantzuna artikulatzen du aholkularitza juridiko-laboralaren, arreta psikologikoaren, arlo sozialeko aholkularitzaren eta salaketa sozialaren bidez.

Elkarteak hainbat jarduera eta kanpaina egiten ditu, gai ugariren iunguruan

Elkarteak hainbat jarduera eta kanpaina egiten ditu, gai ugariren iunguruan, hala nola antimilitarismoa, pobrezia eta gizarte bazterketa edota osasuna. Era berean, "oso garrantzitsutzat" jotzen du salaketa, aldarrikapen, kontzientziazio eta mobilizazio lana, "gure inguruko beste kolektibo sozial batzuekin lankidetzan eta sarean lan eginez". "Gizartea eraldatzearen aldeko apustua egiten dugu, berdintasunean, aniztasunean eta feminismoan oinarrituta", nabarmendu dute.