Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantzako sailak epea ireki du parte hartzeko nekazaritzako elikagaien kooperatibismoa sustatzeko dirulaguntzetan. Eusko Jaurlaritzak 1,2 milioi euro emando ditu laguntza gisa.

280.000 emango zaie nekazaritzako lehen sektorean parte hartzen duten erakundei eta beste 300.000 euro beste erakundeei

Sailaren arabera, dirulaguntzaren helburuetariko bat da kooperatibismoa sustatzea. Horrenbestez, 280.000 emango zaie nekazaritzako lehen sektorean parte hartzen duten erakundei eta beste 300.000 euro beste erakundeei.

Eusko Jaurlaritzak jakinarazten du integrazio-prozesuko, kontsultorien edo beste motako gastuak finantzatuko direla

Eusko Jaurlaritzak jakinarazten du integrazio-prozesuko, kontsultorien edo beste motako gastuak finantzatuko direla.

Bestalde, Euskal trenbide Sarea, Mugikortasun Jasangarriaren sailren barruan dagoen ente publikoa hasiko da obrak egiten Lutxana eta Sondika geltokien arteko bidea berritzeko.

Eusko Jaurlaritzak infomatu duenez obra honek 3,9 milioi euroko kostua izango du (BEZ-a gabe). Interesa duten enpresek konkurtsora izena eman ahal dute, eta egin behar diren lanek lau hilabete iraungo dute.

Lutxana (Erandio) linea bateko eta Sondika hirugarren linea konektazea da helburua, bide horrek 4,5 kilometroko luzeera du. Horrez gain, Zangroizko geralekua bidearen erdian kokatzen da.

Obraren hasiera aurreikusten da 2025ko hasierako, hortaz; zerbitzua etengo da astelehenetik ostiralera, ondorioztatu dute Eusko Jaurlaritzatik prentsa-ohar baten bitartez.