Bilboko Euskararen Interpretazio Zentroak bisita gidatuak eskainiko ditu Aste Santuan
Bilboko Euskararen Etxean dagoen Euskararen Interpretazio Zentroak bisita gidatuak eskatzeko aukera eskainiko die bisitariei Aste Santuan, hala euskaraz nola gaztelaniaz.
Zehazki, bere arduradunek jakinarazi dutenez,martxoaren 27tik 30era, 11:00etan (gaztelaniaz) eta 12:00etan (euskaraz) izango dira bisita gidatuak, eta apirilaren 2tik 7ra, 15:45ean (gaztelaniaz) eta 16:45ean (euskaraz).
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, bertatik azpimarratu zutenez, Euskararen Interpretazio Zentroak "euskararen bizi indarra eta aniztasuna" transmititu nahi ditu, eta norberaren inplikazioa aldarrikatzen du, "norberak euskarari gehitu egiten baitio".
Zentzumenetan oinarritutako bisita ludikoak
Bertan, zentzumenetan oinarritutako bisita ludiko eta zehatza eskainiko zaie bisitariei, hau da, bisita esperientzial eta ludiko batetik abiatuta, bisitariak euskararen izaera poliedrikoan murgilduko dira.
Euskararen Interpretazio Zentroko erakusketak hainbat atal ditu: euskararen egunez eguneko egoeraz ohartarazten duen datu basea; euskararen historia begiratua; euskal hitzekin jolasteko aukera; transmisioa eta aniztasuna ezagutzeko ikus-entzunezko kanpaiak; etorkizunerako erronkak; euskal kulturaren aberastasun eta kalitatea.
Aste Santuko ordutegiari dagokionez, zein izango da?
Aste Santuko ordutegiari dagokionez, martxoaren 28an eta 29an 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik, eta martxoaren 30ean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Martxoaren 31n eta apirilaren 1ean itxita egongo da.
Temas
Más en Mundo
-
Estados Unidos levanta el bloqueo a todo el tránsito marítimo de Irán en el estrecho de Ormuz
-
Detenido por arrojar a un niño de 3 años al recinto de los cocodrilos en un zoo de Inglaterra
-
Irán condena a 74 latigazos a una cantante por actuar sin velo en un concierto retransmitido en Youtube
-
El acuerdo de paz entre Washington y Teherán pende de un hilo por las tensiones en Beirut