Artxandako funikularrak maiztasuna gehituko du astelehenetik egunaren erdiko orduetan
Artxandako funikularrak maiztasun handiagoa izango du egunaren erdiko orduetan datorren astelehenetik, martxoaren 18tik, erabiltzaileen joan-etorriak arintzeko, azken urteotan bidaiari kopurua gehitzen ari baita apurka-apurka.
Horrela, Bilboko Udaletik jakinarazi dutenez, 11:00etatik 20:00etara, bidaiak hamar minutuan behin egingo dira, eta ez 15 minuturik behin, orain arte bezala. Ordutegi horretatik kanpo, egungo maiztasunari eutsiko zaio, bidaiak 15 minutuan behin eskainiz. Neurri hori pixkanaka ezarriko da, zer-nolako emaitzak lortzen diren kontuan hartuta.
Gainera, zerbitzu osoan zehar, jende asko ibiltzen den uneetan, 60 lagun sartzen direnean hasiko da bidaia (gehieneko kopurua), ordutegiari begiratu gabe. Bitarteko bidaia bat egin behar bada, 60 pertsonako edukiera lortu delako ohiko ordutegia baino lehenago, eta, horren ondorioz, ezin bada hurrengo bidaia egin aurreikusitako ordutegian, lehenbailehen egingo da.
Bestalde, jaiegunetan, udako jaiegunen bezperetan eta Aste Nagusian, maiztasun irizpide bera aplikatuko da, aldi horietako beharretara egokituta.
Funikularraren ordutegia lanegunetan 07:15etik 22:00etara da, jaiegunetan 08:15etik 22:00etara, eta udako hilabeteetan (ekaina, uztaila, abuztua eta iraila) zerbitzua 23:00etara arte luzatzen da ostiral, larunbat eta jaiegunen bezperetan.
Hiru minutu baino gehixeago behar du funikularrak 770,34 metroko bidea egiteko; segundoko bost metroko abiadura hartzen du (orduko 18 kilometro), eta 70 pertsonentzako lekua dago bagoietan. Gainera, berrikuntzak sartzen joan dira ematen dituen zerbitzuetan, hala nola doako bisita gidatuak, bai gaztelaniaz bai euskaraz.
Temas
Más en Mundo
-
Estados Unidos levanta el bloqueo a todo el tránsito marítimo de Irán en el estrecho de Ormuz
-
Detenido por arrojar a un niño de 3 años al recinto de los cocodrilos en un zoo de Inglaterra
-
Irán condena a 74 latigazos a una cantante por actuar sin velo en un concierto retransmitido en Youtube
-
El acuerdo de paz entre Washington y Teherán pende de un hilo por las tensiones en Beirut