Kutxabankek bigarren berdintasun plana onartu du, emakumeen ordezkaritza handitzen jarraitzeko baliabide berriekin
Egitasmoak gehiengo sindikalaren babesa izan du eta 2028ko amaierara arte egongo da indarrean
Kutxabank finantza erakundeak bere bigarren berdintasun plana onartu du, lan harremanetan aukera berdintasuna bermatzen jarraitzeko konpromisoa berretsiz, eta taldearen jarduera esparru guztietan emakumeen ordezkaritza handitzen jarraitzeko baliabide berriekin.
Egitasmoak gehiengo sindikalaren babesa izan du eta 2028ko amaierara arte egongo da indarrean, hainbat norabidetan planteaturiko ekintza konpromiso zehatzekin, Kutxabankek prentsa ohar bidez jakitera eman duenez.
Asteko 36,15 orduko lanaldia izanik, prestakuntzara bideratutakoak barne, eta %90 etengabeko lanaldietan, berdintasun plan berriak lan eta familia bizitzak bateragarri egiteko neurri osagarriak jaso ditu. Horrela, planak urteko 30 ordura arte zabaldu du seme-alaben gaixotasunekin edo eskolatzearekin lotutako beharrei edo kontziliaziozko gainerako beste beharrizanei erantzuteko aukera. Gainera, beste 10 ordu gehigarri lor daitezke osasun arrazoi larriagoei erantzun behar bazaie.
Neurriak ezarri dira
Era berean, neurriak ezarri dira genero indarkeria egoerak jasaten dituzten pertsonek beren babesa edo gizarte laguntza integrala jasotzeko eskubide eraginkorra izan dezaten. Egoera horietarako, lanaldi murrizketak edo lan ordutegiak berrantolatzeko aukera aurreikusi dira, etxetik eginiko lanaren edo orduen malgutasun neurrien bidez.
Halaber, Kutxabankek lesbiana, gay, transexual, bisexual eta intersexualen eskubide guztiak diskriminaziorik gabe jasotzeko beharra aitortu du berdintasun plan berrian, eta zuzendaritzak aniztasunarekin duen konpromisoa ikusaraziko du, erakundeko maila guztien inplikazioa sustatuz eta gai honetan bultzada eraldatzailea bultzatuz.
Berdintasun planarekin zerikusia duten gaiak langileen artean zabaltzeko, Kutxabankek gune zehatz bat jarriko du langile guztien eskura bere intranet korporatiboan, berdintasun gaietarako postontzi batekin.
Emakumeen kopurua
Gaur egun, Kutxabankeko langileen %63 emakumeak dira, eta proportzioa %69 da 40 urtetik beherako langileen artean. Adin kurba horrek erakusten du erakundearen hautaketa prozedurek aukera berdintasuna bermatzen dutela, emakumeek osatzen baitute langile berrien gehiengoa. Gauza bera gertatzen da barne sustapen prozesuetan ere: azken hiru urteetan promozioa lortu duten pertsonen %62 emakumeak dira, eta proportzio hori %65eraino iritsi da 2023an.
Azkenik, planak aitortu du azken urteotan hobetu egin dela emakumeek ardura handiko karguetara iristeko aukera; esaterako, bulegoetako zuzendari eta zuzendariordeen edo arlo desberdinetako arduradunen artean, langileen %54 emakumeak dira. Nolanahi ere, erakundeak onartu du zuzendaritzako lehen mailetan hobetzeko tartea egon badagoela.
Temas
Más en Mundo
-
El expresidente colombiano Álvaro Uribe es citado a indagatoria por dos masacres de paramilitares
-
El laborista Andy Burnham gana el escaño inglés de Makerfield y desafiará a Starmer en las primarias
-
Irán y EEUU suspenden las conversaciones en Suiza en medio de una nueva ofensiva israelí en Líbano
-
Estados Unidos levanta el bloqueo a todo el tránsito marítimo de Irán en el estrecho de Ormuz