Beatriz Chivite London Book Fair liburu azokan izango da
Etxepare Institutuaren babesarekin
Beatriz Chivite idazle iruindarrak London Book Fair nazioarteko liburu azokan parte hartuko du aste honetan Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin. Azoka asteartetik ostegunera egingo da, martxoaren 12tik 14ra, Londresen.
Etxepare Euskal Institutuko iturriek jakitera eman dutenez, Chivitek 'Writing the Same Text Twice? Bilingual Poets and Self-translation' (Bi aldiz idatzi duzu testu bera? Poeta elebidunak eta autoitzulpena) izeneko mahai inguruan parte hartuko du, Astrid Alben idazle herbeheretarrarekin eta Iestyn Tyne egile galestarrarekin batera. Moderatzailea Alexandra Büchler izango da.
Euskaraz, nederlanderaz, ingelesez, gazteleraz eta galesez elebidunak diren poetek bi hizkuntza edo gehiagotan idazteko eta norberaren lana itzultzeko gaitasuna izatearen prozesuak, erronkak eta lorpenak partekatuko dituzte saioan. Ekitaldia martxoaren 12an izango da, Literary Translation Centre gunean.
Beatriz Chivite Ezkieta Iruñean jaio zen, 1991n eta Txinan, Nepalen, Indonesian, Hong Kongen, Italian, Taiwanen eta Erresuma Batuan bizi izan da. Euskaraz poesia idazten hasi zen sustraietatik hurbilago sentitzeko eta haurtzaroko hitzekin intimitatea mantentzeko. Bere poesiaren gaiak hiriak, hiri bakardadea eta egungo gai kritikoak dira. Gaur egun Londresen bizi da, eta nazioarteko harremanen kudeatzaile gisa lan egiten du.
London Book Fair nazioarteko liburu azokan mundu osoko argitaletxeen komunitateak bat egiten du, editore, saltzaile, autore eskubideen kudeatzaile eta komisarioak tartean, harremanak garatu, ikuspuntuak lotu eta eduki sortzaileen etorkizuna zehazteko.
Temas
Más en Mundo
-
Cruza el estrecho de Ormuz el último buque varado con tripulantes japoneses a bordo
-
La RD del Congo aumenta a 232 la cifra de muertos y a 896 los casos confirmados por ébola
-
El expresidente colombiano Álvaro Uribe es citado a indagatoria por dos masacres de paramilitares
-
El laborista Andy Burnham gana el escaño inglés de Makerfield y desafiará a Starmer en las primarias