Iñigo Urrutia UPV/EHUko Aldezlea: “Unibertsitateak kolektibo ahulenen eskubideekiko konpromisoan aurrera egiten jarraitu behar du”
Aste honetan egindako Klaustroan, euskal unibertsitate publikoak Gobernu Kontseiluaren eta hainbat barne-organoren ordezkaritza berritu du
Euskal Herriko Unibertsitateko Klaustroak datako egunean egin duen saioan, Iñigo Urrutia Aldezleak urteko txostena aurkeztu du, eta erakunde horrek egindako lanaren ildo garrantzitsuenak azaldu ditu. Aldezlearen eginkizuna da euskal unibertsitate publikoko kide guztien eskubideak babestea (ikasleenak, irakasleenak eta administrazio eta zerbitzuetako langileenak).
2023an, 147 pertsonak jo dute Aldezlearen bulegora eta 149 aztergai planteatu dituzte guztira (kontsultak, kexak eta bitartekaritza eskaerak). Orotara, UPV/EHUren Aldezlearen zerbitzua martxan jarri zenetik, 1.474 pertsona igaro dira bulegotik eta 1.692 kasu eta 105 kontakizun planteatu dituzte.
Aldezlearengana jo duten 147 pertsonen artetik, 89 emakumeak ziren eta 58 gizonak. Emakumeek planteatu dituzte 88 aztergai eta gizonek 61. Aipatutako 149 aztergaietatik, 45 euskaraz planteatu dira; 104, gaztelaniaz.2023an tramitatutako kasuen % 30,2 euskaraz planteatu eta ebatzi dira; hots, aurreko bi urteetako datua eta aztertutako aldiari dagokion batez bestekoa gainditzen dituen ehunekoa. 2014tik aldezlearengana jo duten pertsonen % 27,5 euskaraz aritu dira.
Kolektiboen arabera, 2023an ikasleek 53 aztergai planteatu dituzte, irakasle-ikertzaileek 51, TEKAZELeko langileek 18 eta unibertsitatekoak ez diren pertsonek 27 ("Beste batzuk” kategoria).
2023ko aztergaien banaketa azken urteetako banaketaren oso antzekoa da. Bilakaeraren grafikoan, 2019ra arte ikusten da behera egiten duela pixkanaka kexen kopuruak, eta gora, aldiz, kontsulta gisa planteatutako gai kopuruak. Urte horretatik aurrera, mantendu egin da bulegoan aurkeztutako aztergaien banaketa: iristen diren aztergaien % 25 gutxi gorabehera kexak dira; gainerakoak, kontsultak edo bitartekaritza eskaerak.
Kontsulta oso baliabide egokia da kasu gehienen tratamendua bideratzeko. Prozedura azkar bat da, eta bizkor aztertu, ikertu eta kontrastatzen da gaia, konponbide egoki bat emateko planteatzen zaigun aztergaiari. Aldiz, kexaren prozedura burokratizatuago dago, eta fase dokumental landuagoak behar dituzten egoeretarako uzten da.
Ikasleek planteatutako aztergaiei dagozkien gaiak. honako hauek izan dira gehien aipatutako gaiak: 1) Ikaskuntzaren ebaluazioa: 2023an, gai honi loturiko ikasleen 20 aztergai jaso dira. 4 kexa eta 16 kontsulta. 3 kexatan aipatu dira irregulartasunak irakasgai baten ebaluazioan, proposatutako azterketaren egokitzapen falta, galdera anbiguoak edo zuzentasunik eza letra irakurtezina izateagatik. 2) Matrikula: Epigrafe honetan bildutako eskaerak dagozkie graduko edo graduondoko irakasgaiak matrikulatzearen administrazio kudeaketari buruzko kexei edo kontsultei. 2023an, ikasleen, edo haien ordezkarien, 4 kexa jaso dira irakaslerik ez izateagatik euskaraz edo ingelesez eman beharreko irakasgaietan.
Temas
Más en Mundo
-
Israel bombardea en Gaza la iglesia a la que cada día llamaba el Papa Francisco
-
Reino Unido rebaja a los 16 años la edad mínima para votar en las próximas elecciones generales
-
Un incendio en un centro comercial en Irak deja medio centenar de muertos
-
Despiden a la fiscal de Nueva York que procesó a Jeffrey Epstein