Bizkaian 2024ko ekitaldian aisialdiko koordinazio egiturak mantentzeko foru diru laguntzen oinarri arautzaileak eta deialdia onetsi ditu ostegun honetan Bizkaiko Aldundiko gobernu kontseiluak. 110.000 euroko aurrekontu sailarekin, diru laguntzen helburua da lurraldean gazteen aisialdian diharduten irabazi asmorik gabeko erakundeen funtzionamendua eta aholkularitza osatzea eta babestea eta gazteen elkarte sarea babestea eta indartzea, lurraldeko gazteen artean partaidetza kultura sustatzeko.
Modu honetan, Leixuri Arrizabalaga foru erakundeko bozeramaileak nabarmendu duenez, Bizkaiko Foru Aldundiak berretsi egin du "asoziazionismoarekiko konpromisoa".
Diruz lagundu daitezkeen jardueren artean daude koordinazio egiturak mantentzea eta erakundeei laguntza aholku emailea ematea urtean zehar. Arrizabalagak adierazi du "garrantzitsua" dela erakunde horiei behar dituzten baliabideak ematea, "egiturazko jarraitutasuna eta egonkortasuna bermatzeko". Hori dela eta, urtez urte, haien ekintza programen betearazpena eta iraunkortasuna bermatzeko diru laguntzen ildoak ezarri dira, lurraldean duten presentzia indartzeko.
Gazteen aisialdian diharduten erakundeak koordinatzen edo aholkatzen dituzten Bizkaiko erakundeek jaso ahal izango dute diru laguntza. Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 5etik 20ra bitarte izango da, eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikotik egin beharko da (www.ebizkaia.eus).
Wikimedia
Urtarrilean hasi zen multimedia edukiak hobetzeko ConMiWiki edizio tailerraren bigarren edizioa, Mentxu Ramilok koordinatuta, eta datorren martxoaren 23an izango du hurrengo edizioa.
Hurrengoak apirilaren 20an, maiatzaren 18an eta ekainaren 29an izango dira.
Gainera, irakurketa klubak, haurrentzako sailetako lantegiak eta abarrak: http://kulturaetxea.araba.eus .