Síguenos en redes sociales:

Bilboko udal liburutegiek 661.800dik gora erabiltzaile izan dituzte 2023an, aurreko urtean baino %24,8 gehiago

Bazkideek 312.797 mailegu egin dituzte,

Bilboko udal liburutegiek 661.800dik gora erabiltzaile izan dituzte 2023an, aurreko urtean baino %24,8 gehiagoUtzitakoa

Bilboko udal liburutegiek 661.871 bisitari sarrera zenbatetsi dituzte 2023an, hau da, aurreko urtean baino %24,8 gehiago, eta 3.637 pertsonak eskatu dute karneta, orotara 118.904 izateko. Bazkideek 312.797 mailegu egin dituzte, hots, %11,7 gehiago, eta horrela, batez beste 1.100 mailegu baino gehiago egin dira eguneko.

Sareko ekipamenduak 16 dira: Liburutegi Nagusia -Bidebarrieta-, bi barruti liburutegi -Deustu eta Begoña-, 12 auzo liburutegi -Basurtu, San Inazio, Zurbaranbarri, Castaños, Otxarkoaga, San Frantzisko, San Adrian, Irala, Ibaialde, Errekalde, Zabala eta Zorrotza-, eta Buiako zerbitzugunea.

Bilboko Udaletik azpimarratu dute udal liburutegiek eskaintzen dituzten zerbitzu guztien erabilera eta erabiltzaileen kopuruak "nabarmen" handitu direla 2023an. Pandemia eta gero inolako mugarik izan ez duen lehen urtea izan da, eta, hori dela eta, jardueren eta zerbitzuen eskaintzak ohiko erritmoa berreskuratu du, 2019an izandakoen antzeko datuak lortuz.

"Adin guztietako biztanleen artean irakurzaletasuna bultzatzen eta indartzen jarraitzeko apustua egin da. Ezinbestekotzat jotzen dugu udalaren kulturgune horien erabilera bultzatzea, jarduera eta zerbitzu zabal eta askotarikoekin. Bilbotarrek zerbitzu katalogo zabal eta oso zainduaz gozatzen jarraitzeko ahalegintzearen aldeko apustua egiten dugu, irakurtzeko ohitura sendotzeko eta zaintzeko", azaldu dute.

Horrela, Bilboko udal liburutegiek 562 kultur jarduera egin dituzte 2023an eta horietan 7.244 pertsona egon ziren. Udan hiriko plazetan egiten den 'Udako Liburutegiak' programan parte hartu duten 8.046 pertsonekin batera, 15.290 parte hartzaile izan dira guztira, 2022an baino %14 gehiago. Internetera sartzeko zerbitzuak ere gora egin du: 16.279 saio erregistratu dira liburutegietako erabilera publikoko ordenagailuetan, aurreko urtean baino %10 gehiago.

Bestalde, Bilboko udal liburutegietako erabiltzaileek maileguan gehien hartu dituzten euskarazko liburuak dira Nerea Ibarzabalen 'Bar Gloria', Anari Alberdiren 'Gari eta goroldiozko' eta Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxeren 'Ni ez naiz Mikel Laboa', helduen literaturari dagokionez, eta Mattero Gauleren 'Dinosauroak', Simon Millerren 'Ibilgailuak' eta Tomomi Usuiren 'Cube Arts' haurren literatur lanen artean.