Bilboko udal hilerriak pertsona musulmanak lurperatzeko lursail berria dauka
Horrek bermatuko du eskaerei erantzun ahalko zaiela, epe luzean espazio arazorik izan gabe
Bilboko Erlijioen Mahaiak erritu eta lurperatzeetan sinesmen ezberdinek dituzten beharrak aztertu dituzte azken hiletan, eta, gogoeta horren ondorioz, eta Bilbao Zerbitzuak udal elkartearen lankidetzarekin, Bilboko udal hilerriak pertsona musulmanak lurperatzeko lursail berria dauka.
Kontxi Claver Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Immigrazioko zinegotziak, Alvaro Perez Osasun eta Kontsumoko zinegotziak eta erlijioen ordezkariek bisita egin dute hilerrira, egiaztatzeko egin diren aldaketek bermatzen dutela "pertsona musulmanak euren sinesmenen arabera lurperatu daitezkeela".
Jarduera hori Bilbo kultur arteko hiri bihurtzeko udalak duen helburuan kokatzen da. Claverren hitzetan, "erlijioak eta haien ordezkariak funtsezko gizarte eragileak dira. Herritar aktibo eta parte hartzaileen adierazpen antolatu bat dira. Bilboko Udalak haiekin lan egiten eta hiri gero eta irekiago eta inklusiboago baten eraikuntzan aurrera egiten jarraitu gura du".
Ildo horretan, Perezek azaldu du Bilboko uilerrian zenbait hileta mota antolatzen direla, "ezberdintasun etiko, kultural eta erlijiosoak eta familien nahia kontuan izanik, errespetua eta duintasuna bermatuz". "Gure kultura nortasun eta sinesmen askoren arragoa da, eta diskriminaziorik gabe adierazteko aukera egon behar da", gaineratu du.
Bilboko udal hilerriak musulmanak lurperatzeko egokitutako partzela bat dauka, 2008tik, 80 ehorzketarako lekuarekin, eta gaur egun 49 pertsona daude lurperatuta; beraz, datozen urteetan arazoak izan zitezkeen edukierari dagokionez.
Horren aurrean, Bilboko Erlijioen Mahaiak elkarrizketa eta elkarlan prozesu bat abiatu zuen hiriko komunitate musulmanarekin, beharrezko aldaketa guztiak planeatzeko. Horren ondorioz, usadio musulmanaren araberako ehorzketa protokolo berria sortu da, eta lursail berria ere antolatu da.
Partzela estreinatu berriak 2.160 ehorzketa hartzeko lekua dauka, eta horrek bermatuko du eskaerei erantzun ahalko zaiela, epe luzean espazio arazorik izan gabe. Horregatik, egokitzat jo dute aukera ematea Bizkai osoko musulmanak ere lurperatzeko.
Temas
Más en Mundo
-
La reconstrucción de la prisión de Alcatraz podría costar 2.000 millones de dólares
-
La Corte Suprema de Brasil impone a Bolsonaro la tobillera electrónica y le prohíbe usar redes sociales
-
Donald Trump sufre "insuficiencia venosa crónica"
-
Trump demandará al 'Wall Street Journal' por la difusión de una carta a Epstein