Miguel de Unamuno XXV. Saiakera Sarira lanak aurkezteko epea ireki du Bilboko Udalak
Bilboko Udalak Miguel de Unamuno XXV. Saiakera Sarira proposamenak aurkezteko epea ireki du
Bilboko Udalak Miguel de Unamuno XXV. Saiakera Sarira proposamenak aurkezteko epea ireki du, apirilaren 30era arte. Hizkuntzari dagokionez, nabarmentzekoa da Bilboko Udalak jakinarazi duela lanak euskaraz nahiz gaztelaniaz aurkez daitezkeela, bi hizkuntzak baimenduta egongo baitira.
Zehazki, Bilboko Udaleko hitzetan, "aurreko urteetan bezala, euskarazko eta gaztelaniazko modalitateak izango dira, eta bakoitzak 6.000 euroko saria eta lan irabazlea argitaratzeko aukera eskainiko ditu".
Baldintzak
Bilboko Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, parte hartzea zabalik dago 18 urtetik gorako edozein nazioalitatetako egileentzat. Lanak argitaratu eta saritu gabeak izan behar dira, eta entregatu ostean aldaketarik gertatuz gero, horren berri eman beharko zaio epaimahaiari.
Gutxienez 100 eta gehienez 250 orriko luzera izango dute lanek, DIN A-4 motako orrietan idatziak, Times New Roman edo antzeko letra mota erabilita, eta tamaina 12koa izanik. 1,5eko espazioa utziko da lerroen artean.
Horrela, eta ildo beretik jarraituz, PDF formatuan bidali beharko dira lanak, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus/unamunosaria eta www.bilbao.eus/premiounamuno. Esteka horietan kontsulta daitezke deialdiaren oinarri guztiak eta izena emateko formularioa.
Azkenik, Udaletik gogorarazi zutenez, "iazko edizioan, Joxe Manuel Odriozolak irabazi zuen euskarazko modalitatea, 'Sekularizazioa Euskal Herrian' lanari esker, eta Daniel Garcia gaztelaniazkoa, 'El otro decir, la otra orilla' lanarekin", ondorioztatu zuten.
Temas
Más en Mundo
-
Francia implantará una hora semanal obligatoria de inteligencia artificial en el instituto
-
Varios ministros de Starmer le piden que dimita tras la victoria parlamentaria de Burnham
-
Evacuada de urgencia la presidenta de Costa Rica tras una explosión en una zona de minería ilegal
-
Francia alerta de una ola de calor comparable a la de 2003, que provocó la muerte de casi 15.000 personas