Datorren astelehenean, urtarrilaren 8an, hamar urte beteko dira Borja Lázaro Kolonbian desagertu zenetik. Hori dela eta, haren familiak eta lagunek elkarretaratzea deitu dute datorren igandean, hilaren 7an, 12:30ean, Urrezko Zeledonen plazan (Correosen eraikinaren aurrean).

“Gasteizko herritarrei dei egin nahi nieke Borja Lázaroren familia eta lagunak omentzeko ekitaldi honetan parte har dezaten, desagertu zenetik 10 urte bete direnean”, adierazi du Gasteizko alkate Maider Etxebarriak.

Bere arrastoa galdu zenean, Borja Lázarok 34 urte zituen. Argazkigintza gustuko zuen ingeniari informatikoa zen. Kostaldeko El Cabo de la Vela herrian (La Guajira, Kolonbia) argazki erreportaje bat egiten ari zen.

Ikusi zuten azken aldian, turista talde batekin zegoen. Halako batean, Borja Lazarok hamaka utzi zuen eta oinutsik atera zen ostatu hartzen zuen txabolatik. Pasaportea, motxila eta kamera atzean utzi zituen, eta bere gauzetatik bi linterna eta telefono mugikor bat bakarrik falta ziren.

Hasiera batean, bahitua izan zela uste izan zuten; izan ere, inguru horretan banda kriminalak aritzen dira, eta iraganean ere hainbat pertsona bahitu zituzten, baina ez zuten erreskate-eskaerarik egin. Itsasoan ito ote zen ere pentsatu zuten.

Harrezkero, familiak ahalegin handiak egin ditu gaztearen bila jarrai dezaten.

Hala, bihar haren familiak eta lagunek elkarretaratzea deitu dute datorren igandean, hilaren 7an, 12:30ean, Urrezko Zeledonen plazan (Correosen eraikinaren aurrean), Gasteizko Udaletik azpimarratu duten bezala.