Euskal Herriko Unibertsitatea saritu du Alares Fundazioak
Euskal Herriko Unibertsitateak 2023ko Alares Sarien Akzesita jaso du, Familia, Lana eta Bizitza Pertsonala uztartzeari eta Erantzukizun Sozialari buruzkoa, 'Unibertsitateak, Negozio-eskolak, Hezkuntza eta Ikerketa erakunde batzuk' kategorian.
Alares-VivoFácil Fundazioak orain dela hamazazpi urte ematen dituen sari hauen bidez organizazioek eta erakundeek kontziliazioaren, erantzukizun partekatuaren eta erantzukizun sozialaren alde egiten duten lana saritzen du.
Hala, eta ildo horretatik jarraituz, saria Elena Leiñena Euskal Herriko Unibertsitateko Berdintasunerako zuzendariak jaso zuen Unibertsitatearen izenean Madrilgo Rafael del Pino Auditorioan egindako galan. Ekitaldi horretan, enpresa, erakunde eta hirugarren sektoreko ordezkariak elkartu ziren.
Bestalde, Bilboko Ingeniaritza Eskolak saritu ditu Inhar Yeregui Arrieta (ITELAZPI#TelekoSaria) eta Beñat Elorrieta de la Torre (Room4Steel Saria), Telekomunikazioen eta Siderurgiaren arloetan, hurrenez hurren, eginiko gradu amaierako lan (GRAL) eta master amaierako lan (MAL) onenen egile gisa. Itelazpiren eta SIDEREXen (Euskadiko Siderurgia Klusterra) babesa duten sari hauek gaur banatu dituzte Charles Pinto Bilboko Ingeniaritza Eskolako zuzendariaren eta enpresa babesleen ordezkarien parte-hartzea izan duen ekitaldi batean.
Enpresa sariek helburu bikoitza dute: alde batetik, eskolako ikasleen lana aitortzea; bestetik, alderdi berritzaileak izanik dagokion eremuan garapen berriak sortzeko aukera eskain ditzaketen lanak sustatzea.
Temas
Más en Mundo
-
El rescate de Hernán Gil tras ocho días bajo los escombros devuelve la esperanza a Venezuela
-
Rusia lanza uno de sus peores ataques contra Kiev desde el inicio de la guerra
-
Irán blinda el funeral de Jameneí mientras recrudece el pulso con EE.UU.
-
Escalan hasta la cima del Empire State, exhiben un mensaje pacifista y acaban comprometiéndose en matrimonio