Kazetari bat hil eta beste bat zauritu dute Estatu Batuetan, Floridan
Beste tiroketa bateko informazioa ematen ari ziren tiro egin zietenean
Tiroketa batean kazetari bat hil dute, eta beste bat zauritu dute Estatu Batuetan, Floridan zehazki beste gertaera baten berri ematen ari zirela.
Spectrum News 13 albiste-katean lan egiten zuten bi kazetari dira. Ordu batzuk lehenago tiroketa bat izan zen lekuan gertatutako eraso bortitz bati buruzko informazioa ematen ari ziren. Hasierako tiroketa horretan ama bati eta haren alabari tiro egin zieten (kazetariek jakinarazi zutenez), eta, azkenean, umea hil egin zen, zauri larrien ondorioz. Bi kazetariek gertaera hori kontatzen zuten bitartean, tiro bana jaso zuten.
Handik gutxira, kazetarietako bat hil egin da, zaurien larritasuna dela eta. Beste lankidea zaurituta dago, nahiz eta azken orduetan ez den bere osasun egoeraren parte eman.
John Mina kasuaz arduratzen den poliziak atzo azken orduan azaldu zuen prentsaurrekoan hilketa eta tiroketa horren ondoren pertsona bat atxilotu dutela bi erasoetan ustez izan duen erantzukizunagatik.
Ildo horretatik jarraituz, poliziak ziurtatu zuen atxilotua ustez hiltzailea bera dela. "Gaur goizeko hilketen eta gaur arratsaldekoen erantzulea dela susmatzen den pertsona atxilotu dugu", azaldu zuen atzo. Ustezko hiltzailea Keith Melvin Moses da, 19 urtekoa, eta "historia kriminal" zabala du. Poliziak gaineratu zuenez, "egun gogorra izan da komunitatearentzat, baita kazetari guztientzat ere. Zuekin guztiekin batera lan egiten dugu, eta badakigu nolako lan zaila eta garrantzitsua egiten duzuen", esan zien prentsaurrekoan zeuden kazetari guztiei.
Temas
Más en Mundo
-
Más de 100 detenidos en Turquía durante una marcha contra la OTAN en vísperas de la cumbre
-
Trump se burla de Meloni y pide una "orden de alejamiento" antes de la cumbre de la OTAN
-
Hamás sopesa la disolución de su gobierno en Gaza
-
El brote de ébola en la República Democrática del Congo supera los 500 muertos y roza los 1.600 casos