Eguzkiaren argia, Euskadin urtean pare bat aldiz agertzen den hori, da gaur orrialdearen txoko honetara ekartzen gaituen gaia. Hori bai, eguzkiak distiratzen duen bakoitzean, gure kale, parke eta lorategiek edertasun berezia dute. Zein garrantzitsua den argia! Eguzki-argiak gizakiarentzat beharrezkoa den D bitamina ematen digu; hori bai, kontu handiz ibili behar da izpi ultramoreekin eta bero-kolpeekin, oporretan beste lekuren batera bazoazte gehienbat, hemen ez baitugu arazorik eta, momentuz. Eta zer diozue argiak artean duen garrantziaz? Argazkigintzak eta zinemak –gainerako arteak ahaztu gabe, noski– informazio asko eman digute hari buruz eta haren edertasuna miresten erakutsi digute. Argiztapen ona ere funtsezkoa da gure egunerokotasunean; argi onarekin lan egiteak etorkizunean ikusmen arazoak izatea saihesten du eta kaleak ondo argiztatuta egoteak segurtasuna ematen digu. Gure planetak eguzkiaren argia behar du bizitzeko, landareek eta zuhaitzek hazteko behar duten bezala. Eguzki-plakak jartzeak energia-iturri berde eta garbia eman dezake, baita elektrizitatearen prezio gutxitu ere. Hori bai, baldin eta plaka horiek jartzeko tokiak ez badie kalterik egiten laborantzari eta gure elikadurari. Eguzki, zain gauzkazu.
- Multimedia
- Servicios
- Participación