Atzo Ogasunean hitzordua izan nuen. Zalantza ba-tzuk argitu nahi nituen eta hezur-haragizko pertsona bati galdetu. Teknikariak, ulertzen ez nuena azaltzeaz gain, adeitasunez eta hurbiltasunez erantzun zidan, eta hori eskertzekoa da. Baina horra iritsi arte, hainbat gestio online egin behar izan nituen, hala nola, bidali ote zidaten kontsultatu, BAK ziurtagiria aktibatu proposamena ikusteko, aldez aurretik hitzordua hartu… Dena ordenagailuaren bidez eta nire etxeko sofatik. Azkar eta, batez ere, eroso. Hala ere, gurasoentzako kudeaketa berberak errepikatu behar izan nituen; izan ere, teknologia berriekin gutxi gorabehera moldatzen diren arren, haien-tzat ez da hain erosoa, eta izapide batzuetan oso galduta sentitzen dira. Medikuarekin hitzordua eskatzea, transferentzia bat egitea edo ordainagiria ordaintzea dira horietako batzuk. Hain oinarrizkoak eta, aldi berean, hain konplexuak adineko pertsona batentzat. Bai administrazioak bai bankuek jauzi digitalari ekin diote, eta aurrez aurreko izapideak kentzeko aukerak bizitza errazten die herritar askori, baina ez guztiei. Adineko asko egoera ahulean daude, seme-alaba, biloba edo ezagun baten mende jartzen dituelako. Argi dugu aurrera egin behar dugula, baina inor atzean utzi gabe.
- Multimedia
- Servicios
- Participación