Alaba nagusiak hamar urte ditu eta ez dauka mugikorrik. Ezta bere lagunek ere. Agerikoa dirudi, pentsatuko duzue, hamar urte gazteegia da gailu hau erabiltzeko, baina, teorian hain argia den zerbait, prak-tikan ez hainbeste. Oso goiz dela pentsatzen dut, eta etorkizuneko arazotzat jotzen dudan arren, aldi berean nolabaiteko kezka sorrarazten dit. Izan ere, azkenaldian, eta bilatu gabe, gaiari buruzko mezuak eta informazioa heltzen zaizkit: Eskolako whatsapp taldeko mezu bat, hilabete batzuen buruan beste bat (kezkagarriagoa), gogoeta egitera bultzatzen nauen instagrameko sarrera bat, egunkariko artikulu bat... Ematen du laster izango dugula kontua gainean. Oraingoz, nire estrategia aurkitzen dudan guztia irakurtzea da. Esango dut oraindik ez naizela ausartzen iritzia ematera, ikaskuntzan jarraitzen dudalako. Gainera, gurasoentzat gai hain desafiatzailea denez, zaila da ondorio itxietara iristea, batez ere sakelako pertsonal bat edukitzeaz hitz egiten dugunean. Ondo egiten dugu? Gaizki? Noiztik aurrera? Zer abantaila ditu? Zer ondorio? Abiapuntu ona izan daiteke, denbora pixka bat irabaztearren behintzat, herrixka irlandar batean hartu duten erabakia, ados jarri baitira 12 urtetik beherako ume batek ere ez sakelakoa izateko.
- Multimedia
- Servicios
- Participación