Aurreko egunean irakasle baten esaldi bat entzun nuen, 30 urte atzera denboran zehar bidaiarazi ninduena. “Haiek beti menderatu dute patioa”, esan zuen. Eta orduan nire gelakideen irudia etorri zitzaidan burura (denak mutilak) futbolean jolasten, hain zuzen ere horretarako diseinatutako espazio handi batean eta gainerakoena (gehienak neskak) hizketan gune askoz txikiagoan. Emaitza esaldi horretan islatzen da: mutilek patioa menderatzen dute, kirol hau gustatzen ez zaienen eta jolasetan aritzen diren neska gutxien salbuespenekin. Atentzioa ematen didana da duela 30 urte gertatzen zen egoera bat gaur egun ere errepikatzen dela gure inguruko ikastetxe askotan. Eta aniztasunerako aukeraz beteriko gunea izan daitekeena futbola epizentrotzat duen gizarte matxista baten isla da. Badakit badirela patio inklusiboagoak, proiektu asko daudela martxan eta aldaketa gertu dagoela. Horregatik, gustatzen zait imajinatzea nola izango den etorkizun ez hain urrun horren patioa: Ikasgelen luzapen gisa pentsatutako espazio bat, non ikaskuntza jolas aberats eta askotariko baten bidez presente egongo den, esperimentazioa abiapuntu izango duena eta natura eta bere elementuak beti presente izango dituena. Azken finean, guztion eta guztiontzako proiektu bat.