aizki pasatzen ari gara. Azkenaldian gure gauak oso mugituak izaten ari dira. Oheratu eta gutxira, alabaren oihuekin esnatzen gara ia egunero. Bere logelara joan eta bertan bizitzen duguna ez dakit nola azaldu. Gure alaba ohean eserita egoten da, begiak irekita izaten ditu, baina ez gaitu ikusten. Lo ez dagoela nabaria da, baina esna dagoela ere ezin daiteke esan. Bere beldur sentipena argia da, baina horrela dagoen bitartean, ezinezkoa egiten zaigu lasaitzea. Kontsolatzen saiatzean, lasaitu ordez, okerrera egiten du eta gertakaria luzatu egiten da: oihuak areagotzen ditu eta indarrez joka hasten da. Min hartuko ote duen ere beldur izaten gara. Egoera jasatea oso zaila egiten zaigu, deabruak hartuta dagoela dirudi eta zer egin ez dakigula egoten gara. Bat-batean, eta espero gabe, ikara desagertzen da eta ezer gertatu ez balitz bezala, berriz lokartzen da. Etorri bezala joaten da. Gure aurpegiak ikustekoak izaten dira: benetan, ezer esan gabe lokartu zara berriz? Goizean, esnatzean, ez da gertatutakoaz gogoratzen. Hasiera batean, amesgaiztoak zirela pentsatzen genuen, baina informatzen joan garen heinean, gaueko izuak direla konturatu gara. Hauek, amesgaiztoak dira baina erakusle maximoraino biderkatuak. Hau da hau, umeekin batetik irten eta beste batean sartzen zara konturatu gabe.