skotan gustatuko litzaidake korrika egitera joateko etxetik irtetzea gosaldu ondoren. Baina gaua bada eta oraindik hiriko kale gehienak ilun-ilun badaude, itxaron behar dut, badaezpada. Bikotea etxean badago, zein izango den nire eguneko ibilbidea adierazten diot, badaezpada. Korrika egitera irten aurretik, kirol arropa (kamiseta eta mallak) prestatzen dudan bitartean, ez dut inoiz ahazten mugikorra hartzea, badaezpada. Eta noski, korrika egiten dudan bitartean, aldi berean oso adi egon behar dut kalearen arabera, badaezpada. Gainera, egun horretan egingo dudan ibilbidea pentsatu behar dut orduaren arabera, hau da, goiza edo arratsaldea izango den. Adibide bat adieraziko dizuet: Oso goiz bada eta Salburua auzora joateko asmoa badut, badakit ia-ia ez dagoela inor Salburuko hezegunean. Horregatik, beste alternatiba bat aukeratu behar dut, eta Armentiara joango naiz, badaezpada. Zergatik? Bidean jende gehiago izango delako. Oro har, ez naiz Gasteiztik irtetzen. Noski, Gasteiztik hurbil dauden mendietara kirol egitera joatea gustatuko litzaidake, baina badaezpada, hirian eta inguruan geratzen naiz. Eta zergatik hartzen dut hainbeste neurri kirola egiteko? Bego delako nire izena, eta ez Raúl edo David. Eta bakarrik korrika egitea gustatzen zaidalako.
- Multimedia
- Servicios
- Participación