ztabaida izan dugu joan den astean gure hiri maitean. Biktimen Memorial berriaren inguruko lanetan, non lurpeko bizikletentzako aparkaleku bat eraikitzea aurreikusita dagoen, aztarna arkeologikoak agertu dira. Hiru aurkikuntza dira: Gasteizko Behe Erdi Aroko harresiaren zati bat, Nuestra Señora del Cabello Ospitaleko eta Santiago Bideko hondakinak, hain zuzen ere. Erakundeek, oraingoz, aztarna horiek estaltzea erabaki dute, eta arkeologoek, berriz, aurkikuntza horiek aztertzea eta, kaltetu gabe, obrekin aurrera nola egin erabakitzea eskatu dute. Sinadurak biltzeko kanpaina bat ere badago martxan, hiriko ondare historiko hau nahi duenak ikus dezan. Dirudienez, obra amaitzeko presak eta gelditzeak edo atzeratzeak ekarriko lituzkeen eragozpenak eragin dute azkenean aurkikuntza horiek estaltzea. Zuen ustez, zein izango litzateke irtenbiderik onena? Posible al litzateke herritarrek horrelako gaiei buruz iritzia ematea eta baita erabakitzea ere? Asko kostatuko litzaiguke gasteiztarroi Santa Maria katedralean bezala egitea? Lanak aurrera doazen bitartean, arkeologoek aurkikuntza horiek aztertzen jarraitu ahal izatea eta herritarrek zein turistek prozesua jarraitzea, alegia? Obretan eta irekita, gure aztarna.