z zaizkit batere gustatzen supermerkatuak eta merkataritza-guneak. Esan egin behar nuen. Atetik sartu orduko, erabat galtzen dut nagoen lekuaren perspektiba. Ez da kontsumismo masiboagatik bakarrik. A priori espazio handi hauetan egote hutsak giltzapetuta banengo bezala sentiarazten nau. Horregatik guztiagatik gertuko dendetara joatea nahiago dut. Familiatik datorkidan estutasun natural honek merkataritza txikia askoz gehiago estimatzea lortu du. Paseatu eta aukeratu zein establezimendutan erosten ditudan piperrak eta zeinetan bananak. Zein dendatan aurkitzen ditudan hain erosoak diren eta hain ondo geratzen zaizkidan praka horiek. Kafe on bat bilatzeko abentura, instintu oinarrizkoenak gidari. Eta zer esan erakusmahaiaren beste aldean dauden pertsonekiko harremanari buruz. Bizitza osoa negozioan daramaten pertsonak, edo agian, bide berri bati ekin diotenak beren denda irekitzean. Batzuek esperientziatik hitz egiten digute eta beti ikasten dugu zerbait berri, besteek, aldiz, gozotasun hori transmititzen digute beren begiek islatzen duten ilusiotik. Arrazoi eta emozio horiengatik guztiengatik nahiago dut erosi tokiko merkataritza txikiaren mundu zoragarri eta maitagarri honetan. Haietan lan egiten dutenak baitira Gasteizi gatza ipintzen diotenak.
- Multimedia
- Servicios
- Participación