abonekin batera, urte berrirako asmoak eta desioak datoz. Erresuma Batuko unibertsitate batek (Hertfordshire-koak) ikerketa bat hasi zuen 2007. urteko Eguberrietan, 3.000 pertsonak urteari zer asmorekin ekin zioten jakiteko eta horiek zer neurritan gauzatu zituzten ikusteko. Consumer aldizkarian adierazi dutenez, urtea igarota %12k soilik lortu zuten asmoa betetzea. Zer deritzozue, gutxi? Urtea bukatu eta beste bat hastean, urte berriko asmoen zerrenda osatzea izaten da ohitura. Asmo onez gainezka ibili ohi gara, baina helburu horiek lortzen ez badira, frustrazioa agertzen da. Arazoa da luzeegia izan ohi dela zerrenda: aurten erretzeari utziko diot edo argaltzen saiatuko naiz, kirola egiten hasiko naiz, gidabaimena aterako dut, hizkuntza bat ikasiko dut, edo gehiago bidaiatuko dut... Hainbat asmo jartzen dizkio nork bere buruari urtea bukatzeko, baina desio bat bakarrik aukeratzea onena izango litzateke betetzen saiatzeko asmoz. Eta zein aukeratu? Adibidez, erretzeari uzten badiot, pentsatu behar duzu osasunarentzat mesede izango dela, baita sakelarentzat ere. Egunean paketea erretzen duenak, tabakoari utzita 1.000tik gora euro aurreztuko ditu urtean. Erretzeari uztea ez da erraza baina posible da, benetan, nik lortu nuen.
- Multimedia
- Servicios
- Participación