aurkoa egun tristea den arren, gure alde zaharreko txokorik maiteenetako batean igarotako une eta istorio zoragarriak datozkit gogora. Bodetaberna topalekua izan da eta izaten jarraituko du milaka gasteiztarrentzat. Milioika pasadizo eta sekretu gordetzen ditu Errementari kalearen eta San Roke kantoi txikiaren artean erdi ezkutatuta dagoen leku horrek. Plazak bizitza propioa du eta bere dardara urrutitik sentitzen da. Ezin dira ahaztu tenplu honetan gertatutako bitxikeria ugariak. Gogoko zenuen pertsonari aurpegira hitz egiteko gai izan zinen lehen aldian. Atzo balitz bezala gogoratzen duzun lehen musua. Igandeetan lagunekin berriz elkartzen zinenean, aurreko gauean gertatutakoa komentatzeko eta, kasu batzuetan, gogorazteko. Arratsaldeak eta gauak euskal punk rock izarrak bezala abezten zenuenean. Kanpoan bizi diren baina urtean behin edo bitan etortzen diren lagunekin elkartzen zinean. Lan-bilerak, kafea eskuan, asteko zereginak antolatzen zenituenean. Lan elkarrizketa bat edo beste ere gertatu zen, etorkizuneko proiektu batean amaitu zena. Bode-tik igaro garen pertsona bakoitzak geure istorioak izango ditugu eta, kasu batzuetan, partekatuak. 35 urteko ibilbidea da. Eta espero dut berandu baino lehen milaka istorio gehiago sortu ahal izatea. Bode beti gure bihotzetan.
- Multimedia
- Servicios
- Participación