ikinia ez da derrigorrezkoa izango (irailera arte bai). Emakumezkoen eskubaloiko jokalariek galtza motzak eta mahukarik gabeko kamisetak jantzi ahal izango dituzte. Baina praka motz estuak eta mahukarik gabeko kamiseta estuak erabili beharko dituzte (body fit tank top and short tight pants, Nazioarteko Eskubaloi Federazioak arabera). Gizonezkoen uniformeei buruzko araudietan, ordea, ez da agertzen estua hitza (tank top and shorts). Orduan, non dago berdintasuna edo benetako aldaketa? Pasa den udan Norvegiako hondartzako eskubaloi selekzioko emakumeek bikinia jantzita jokatzeari uko egin zioten. Araua sexista zela eta deseroso sentitzen zirela adierazi zuten jokalariek. Eta zein izan zen ondorioa? 1.500 euroko isuna jarri zieten. Sinestezina! Orduan kirolean sexismoaren Pandoraren kutxa berriz ireki zen. Salaketa horri esker, Pink nazioarteko abeslariak 1.500 euroko isuna ordaintzeko konpromisoa hartu zuen, eta gimnasta alemaniarrek elkartasuna erakutsi zieten. Nola? Tokioko Joko Olinpikoetan praka estuak oinetaraino jantzita lehiatu ziren. Kirol mundua bereziki matxista da (gizartean bertan gertatzen denaren isla). Baina oso argi daukat emakumeen arteko elkartasuna beharrezkoa dela matxismo nazkagarri horri aurre egiteko.
- Multimedia
- Servicios
- Participación