ola daramazue estresa? Eguneroko estresaz ari naiz, presaz, dena une honetarako edukitzearen beharraz, alegia. Nahi baldin baduzue egin erreflexio hau nirekin. Gelditu. Eten egin minutu batzuk eta zuen ingurura begiratu. Nola mugitzen den zuen herri edo hiria behatu, nola diren handik dabiltzan pertsonak. Saia zaitezte haien lekuan jartzen, haien pentsamenduak asmatzen. Dena korrika eta presaka egiten dute, ezta? Seme-alabak eskolara berandu eramaten dituzten gurasoak, berriro errieta egingo al diete irakasleek beren umeei? Supermerkatuan ilara bat egin beharra jasaten ez duen jauna, berandu iritsiko al da mus partidara? Langileei lana lehenbailehen emateko presioa egiten dien nagusia, zergatik ez du berak egiten? Ez dakigu noiz eten, ez dugu ia denborarik hausnarketa bat egiteko eta, batez ere, ez dugu pazientziarik. Egiteke dugun zeregina da. Gogoratzen al duzue noiz eskaini zenizkieten zeuen buruei ordu, egun edo aste batzuk? Motxila presa eta presio gehiegiz beteta daukagu, eta premiazkoa da aske uztea. Nik badut libre sentitzen naizen leku bat, eta beste presa mota bat da, nire herriko ibai-presa, hain zuzen ere. Han ahaztu egiten ditut gainerako presak eta libre naiz berriro. Zein da zuen babeslekua?
- Multimedia
- Servicios
- Participación